Azken aldaketak
Webguneko edukietan gertatutako azken aldaketak dituzu hauek, azkenekotik hasita. Orri berriak bakarrik ikusi.
![](images/light.jpg)
Izena emandako erabiltzaileek erantsitako argazki eta irudiak dituzu hauek. Irakurri mesedez argibide gehigarriak argazkiak eransten hasi aurretik.
![](images/light.jpg)
Argazkien balorazioa
Argazkiak era honetan baloratuko dira, 0 eta 10 bitarteko eskalan:
- +5 puntu erabiltzaileen balorazioaren bataz-bestekoaren arabera.
- +1 bereiziki geografikoki kokatuta badago
- +1 neurri handikoa bada (1200px baino gehiago zabaleran edo altueran).
- +1 azalpen erantsiren bat badu
- +1 noiz aterea den esaten badu
- +1 berrerabiltzeko baimena ematen badu
Argazkien neurria
Zenbat eta argazki handiagoak bidali, hobeto. Sistemak eratuko ditu behar dituen neurrikoak bidalitako argazkitik abiatuta.
Bidalitako argazkia jasota geldituko da, jatorrizko neurri eta formatoan, aldi baterako, baina baliteke bere horretan ez erakustea, hosting zerbitzuan ezarritako mugengatik.
Argazkien jabetza
Argazkien jabetza igotzen duenari dagokio, webguneari dagokionean, Beraz, ez zenuke igo behar zurea ez den argazkirik egilearen baimena espreski izan ezean. Eta kasu horretan ere argi adierazi behar duzu zertan datzan baimena (Creative Commons eran adierazita esaterako) eta nor den argazkiaren jabea (badira horretarako berariz jarritako eremuak).
Era berean zureak ez diren argazkien jabetza errespetatu egin behar duzu, ezin duzu webgunean ikusitako argazkirik berrerabili jabearen baimena izan ezean. Beste inoren argazkirik berrerabili nahi baduzu, jar zaitez berarekin harremanetan eta baimena eskatu.
Webgune honen arduradunek ez diote inoiz inori baimenik eman eta ez diote emango bertako argazkiak berrerabiltzeko, ezertarako. Heldu zaizkigun eskaerak egileari helarazi zaizkio.
Hauxek dituzu argazki gehien bidali dituzten erabiltzaileak:
Erabiltzailea | Zenbat argazki |
---|---|
inaxio | 26.228 |
Xirikando | 20.177 |
Enezubi | 12.741 |
zuriain | 8.213 |
irundarra | 7.188 |
Jose | 6.718 |
Xabiaram | 4.965 |
Iñigo Txintxurreta | 3.436 |
campoarrondo | 1.792 |
Galdos | 638 |
![](images/light.jpg)
Zer da hau? Zertarako da?
Hau hainbat lagunen artean osatutako webgunea da, gure inguruko geografia, natur-ingurunea eta ondare historiko-artistikoaren berri jaso eta ezagutzera ematen laguntzeko. Zeuk ere parte hartu nahi baduzu zeregin horretan, atea zabalik dago.