Aizkorri mendikateak bi gune bereizi ditu. Lugaitzeko lepotik hego-ekialdera 1500 metrotatik gorako tontorrak daude: Arbelaitz, Iraule, Aitxuri, Aketegi, Aitzabal eta Aizkorri. Ipar-mendebaldean, Lugaitzeko lepoa eta Biozkornia lepoaren artean Katabera izenaz ezagutzen den karst eremua luzatzen da. Zulogune eta tontor txiki ugarirekin, karst eremu honetan ibiltzea oso nekeza egiten da. Andraitz Kataberaren hego-ekialdeko ertzean kokatuta dago. Gertu 1500 metrotatik gorako tontorrak edukitzeak itzalean uzten du mendi hau.
Bere inguruan badira buzoidun beste zenbait tontor txiki. Hego-ekialdean Kantuzulueta (1.410 m.; 30T 554060 4757735), hego-mendebaldean Lekunberri (1.358 m.; 30T 553710 4757600) eta mendebaldean Aizkorritxo (1.344 m.; 30T 553395 4757850) besteak beste. Aizkorritxo tontorretik gertu, izen bereko trikuharria dago.
Andraitzen ipar-mendebaldean, Andraitz edo Igoateko lepoa dago. Zegama eta Brinkola aldetik Urbiara iristeko pasabide nagusietako bat.
Oso gertu (< 1.000 m)
AIZKORRITXO trikuharria (615 m.) · Arbelaitz mendia (742 m.) · Aizkolaundi mendia (918 m.) · Arbelar zutarria (995 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Kataberari itzulia Zegamako geralekutik abiatuta | Zegamako geralekua | 1100 m | Jose |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
AIZKORRITXO trikuharria (615 m.) · Arbelaitz mendia (742 m.) · Aizkolaundi mendia (918 m.) · Arbelar zutarria (995 m.) ·
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Kataberako Ibilaldia
Xabiaram·k bidalia 2018·ko Apirilaren 22·an - 20:11etan·an
Kaixo lagunak, gaur mendi ibilaldi bat eman dut inguru honetan, ondoren jartzen dut ibilbidearen eskema:
Brinkola Zar-Oazurtza-Mearreko Pasabidea-Andreaitz-Urdajamentu-Aizkolaundi-Zulagaizto-Adarraitz-Artzanburu Txiki-Artzanburu-Biozkorniako Baltsa-Arriurdin-Urdamuno-Oazurtza-Elortxuri-Arranoaitz-Arripillata-Oamendi-Brinkola Zar
Gogoa nuen alde hortatik igo eta Kataberako tontortxo hauek zapaltzeko, ibilibide polita da, pare bat orduren buruan Mearreko Pasabidean eta beste ordu pare batean Andreaitzetik Artzanburura arteko tontortxo guztiak eginez. Jeitsiera beste ordu pare batean egin daiteke baina nik apur bat luzatu dut Oamendi aldeko trikuharriak ikusteko asmoz eta merezi izan du.
Oso gomendagarria inguru hau ere.