Skip to main content

Azken aldaketak

Webguneko edukietan gertatutako azken aldaketak dituzu hauek, azkenekotik hasita. Orri berriak bakarrik ikusi.

80ko hamarkada ilunean hasi ginen mendira joaten. Horrekin dena erranik dago: berrogeiak atzean utziak ditugunok ez genuen oraingo teknologiaren laguntzarik ere gure lehenbiziko urratsetan, internetik ez, GPSrik ere ez... Bakerotan joaten ginen mendira eta lehenbiziko bota parea erosi genuenerako gure zapatilek gailur sorta ederra zapaldua zuten.
Mendi gida gutxi zeuden (horietaz ere beste uneren batean hitz eginen dizuet) eta laguntza bakarra mapetan zegoen. Eta hor zegoen arazoa.

Aspaldi izan nuen liburuxka honen berri. Betidanik izan genuen mendi zerrendaren bat eskueran, bildumazale porrokatuen antzera igotako mendiak kontrolatzeko eta lagunen artean lehian ibiltzeko, nork baino nork mendi gehiago igo. Baina Catalogo Montañeroa ikusita aho bete hortz gelditu ginen: zerrenda hartan 1019 mendi agertzen ziren! Baina, badaude hainbeste mendi Nafarroan? Lehenbiziko xehetasuna: mendi gehien-gehienak Nafarroa Garaikoak izan arren, Catalogoak inguruko mendi batzuk ere jasotzen ditu, Gipuzkoakoak eta Iparraldekoak gehienbat, baita Pirinioetako eskutadatxo bat ere.