- Aria
- Garralda
Garralda herriaren iparraldean mendialde zabal bat hedatzen da. Gainaldea laua eta soro eta larrek hartuta badago ere, malkar ikusgarriak amiltzen dira inguruko ibarren gainera: Erodoa, Arregia, Aitza...
Ikusgarrienen artean Bultzarregi dugu. Aribe eta Orbara arteko errepidetik itxura beldurgarria dute Bultzarregiko harriek, baso trinkoaren artean ateratzen direnak. Agian dezepzio txiki bat hartuko dugu Bultzarregiko bi gailurretara iritsita: basoan daude eta inolako ikuspegirik ez dute eskaintzen. Txangoa beraz, inguruko gain batzuetaraino luza genezake: Zelai (1031m), Okelamein (1030m), Zurtzeta (1022) edo Erodoa bera (1046m), paraje hauetako lasaitasunaz gozatuz.
Komentariorik ez..
Near targets
Hórreo Jamara - Xamar garaia (831 m.ra) · Aria (840 m.ra) · Etxeberri garaia (858 m.ra) · San Andres eliza (904 m.ra) · Elizalde garaia (925 m.ra) · Apat garaia (929 m.ra) · Hórreo Iriartena garaia (938 m.ra) · Jauri garaia (946 m.ra) ·