Skip to main content

Azken aldaketak

Webguneko edukietan gertatutako azken aldaketak dituzu hauek, azkenekotik hasita. Orri berriak bakarrik ikusi.

Atal honetan webgunean jasotako orrietako motiboak (mendi, herri, monumentu, e.a.) ezagutzeko aukera emango diguten ibilbideak jasotzen dira. Kontu pixka batekin jokatu behar da ibilbideak berriak proposatzerakoan, joan nahi dutenek behar duten informazioa guztia izan dezaten, bai ibilbidea bera burutzeko eta bai neurtzeko, zailtasunari dagokionean.

Berriketa
Webguneaz

Mendien atala izendatu dugu, hala hasi ginelako eta orri gehienak mendienak direlako, baina berdin-berdin jaso nahi ditugu bertan gure orografian nabarmentzen diren gainontzeko motibo geografikoak ere, mendiak nahiz ordokiak, arroilak nahiz amildegiak... ezagutzea merezi badute.

Berriketa
Webguneaz

Ez zait iruditzen aurreko webgunean behar adinako aitortzarik eiten zitzaionik erabiltzaileei beren ekarpenengatik eta horregatik iruditu zait oraingo honetan nabarmendu beharko genukeela hori. Honako bide hauek jarri ditut asmo horrekin:

  • Erabiltzailearen orrian egindako azken ekarpenak zerrendatzea.
  • Edukien zerrendatan erabiltzaile jakin batek ekarritakoak bereizteko aukera eranstea.
  • Zirriborro moduan sortutako orriak (izena, kokapena eta deus gutxi gehiago), ekarpen handiena egiten duen erabiltzailearen izenean jarriko da dira.
Berriketa
Webguneaz