Skip to main content

Geum urbanum

inaxio·k

2007/06/06 - 22:40

Lorea
©inaxio (20070429)
1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
20 cm ↔ 100 cm
Lorearen kolorea
Forma biologikoa
Hemikriptofitoa
Generoa
Geum

Zurtoin emankorrak, gehienetan, adartsuak eta hostotsuak dira; oinaldeko hostoak +- eliptikoak dira, zabalak; fruituaren errezeptakuluak 1,4-2 mm-ko ile latzak ditu; akenioek ez dute guruin-ilerik mokoaren oinaldean; estipulek 3 cm edo gehiagoko luzera izan dezakete.

Ingurunea
Belartzak basoetako soilune eta orleta, sastrakadi eta larreetan, baita erruderal gisara ere, areka eta etzeetan.
Garaiera
5 m ↔ 1500 m
Banaketa orokorra
Zirkunboreala

Zurtoinek gehienetan badituzte adarrak, batzuetan mutur aldean bakarrik, eta inoizka bakunak dira; oinaldeko hostoek puntan (1)3 hostoxka handi dituzte, eta horietako batzuk, edo denak, oinaldean falka-itxurakoak edo moztuak dira; zurtoineko hostoak handiak eta oinaldekoen desberdinak dira; estiloak giltzatuak dira, beheko zatia iraunkorra dute, kakoan amaitua, eta goikoa erorkorra (36,37)

Zurtoin bakunak, edo punta aldean adarren bat edo beste dutenak; oinaldeko hostoen muturreko hostoxka besteak baino askoz handiagoa eta oinaldean bihotz-itxurakoa da; zurtoineko hostoak oinaldekoen antzekoak dira baina oso txikiak; estiloak batzuetan ez dira giltzatuak (38,39)

Ezkila-itxurako lore zintzilikariak; petaloak 12-16 mm luze dira, gorrixka ilunak, sepaloak bezala, eta haien azkazala orriaren beste zatia bezain luzea da ia; fruituetan badago karpoforoa eta estiloek luma-antzeko ileak dituzte oinaldean (35)

Lore tenteak edo makurrak, zabalak; 4-8 mm-ko petalo horiak, azkazalik gabe; sepalo berdeak; fruituetan ez dago karpofororik eta estiloek ez dute luma-antzeko ilerik oinaldean (36,37)

Zurtoin emankorrak, gehienetan, adartsuak eta hostotsuak dira; oinaldeko hostoak ± eliptikoak dira, zabalak; fruituaren errezeptakuluak 1,4-2 mm-ko ile latzak ditu; akenioek ez dute guruin-ilerik mokoaren oinaldean; estipulek 3 cm edo gehiagoko luzera izan dezakete (36)

Zurtoin emankorrek, eskuarki, punta aldean soilik dituzte adarrak; oinaldeko hostoak ± lantza-itxurakoak dira; fruituaren errezeptakuluak 0,5-1 mm-ko ile zurrunak ditu; akenioek guruin-ileren batzuk dituzte mokoaren oinaldean, batzuetan nabarigaitzak; 0,5-1(2,5) cm-ko estipulak (37)

Ugaritasuna
Lurraldearen iparreko bi herenak: A

Argazki berria erantsi