Megalito mota
Harrespila
Megalito eremua
MONDARRAIN - ARTZAMENDI
Aurkitzailea(k)
Noiz aurkitua (zaharra)
1941 - 1984
Elementu kopurua
3
Deskribapena
3 harrespileko multzoa
Iraupen egoera
Nahiko egoera onean
Garaiera
616 m.
Kokapenaren zehaztasuna
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua
Ez da seinalerik ageri
Antzemangarria
Oso nabarmena
Historiala
Lehenengoa Barandiaranek aurkitu zuen, 1941 urtean. Beste biak Millanek, 1984an.
Bibliografia
Gernika 1945 nº 1, p. 26
Komentarioak
Argazki berria erantsi
Mapako edukiak aukeratu
Zein eduki erakutsi
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
KOKAPENA
irundarra·k bidalia 2011·ko Urtarrilaren 16·an - 18:13etan·an
Kokapena zehaztu dut. Kilometro bateko akatsa zegoen, iparrerago zeuden kokaturik.
izen zuzena otoi!
Ibarlaberri·k bidalia 2014·ko Urtarrilaren 14·an - 11:17etan·an
Ez dakit nundik ateratu zuten izen hori Barandiaranek eta Blot-ek, Ezurretako leporik ez da ez Itsasun eta ez Ezpeltan. Egiazko izena da Zuharretako lepoa. Eta bukatzeko harrespilak ez dira batere Zuharretako lepoan bainan Urreztiko maldan.
Bai, bada arazotxo bat kontu
inaxio·k bidalia 2014·ko Urtarrilaren 14·an - 15:59etan·an
Bai, bada arazotxo bat kontu hauekin... Kontua da monumentuak izendatzen direnean bertako edo inguruko toponimoak erabiltzen direla, batzuetan gehiegi begiratu gabe eta beste batzuetan zalantza askorekin seguraski, baina behin izena jarritakoan izena mantendu egin behar da, aipatzen den lekuan aipatzen dela monumentu berari buruz ari garela jakiteko. Guk hemen izena aldatzeak ez du asko balio, beste leku askotan "Ezurreta" izenarekin jarraitzen badu. Inork halakorik egitekotan <a href="http://jacquesblot.over-blog.com/article-29516246.html">Blot</a> bera izango litzateke seguru aski egokiena, bera baita inguru horietako autoritatea kontu hauetan.
Ondo dago jakitea hala ere izen zuzena zein den eta hala jasota geldituko da hemen aurrerantzean. Eskerrik asko!