Skip to main content

Andatza mendia

LARRA25·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra | ©Enezubi (20230903)
Altuera
562 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Aginaga · Lasarte · Usurbil
Lurraldea

Itxura leuneko mendia da Andatza, nonahitik begiratuta ere. Basogintzaren ondorioz eratutako konifera baso zabalek estaltzen dute gain aldea eta pista ugari gurutzatzen dira baso horietan barrena. Tontorra bera lau suebaki zabal elkartzen diren gunean dago, eta horietako bakoitzetik datozen bideak tontorrean, erdia lurrean sartuta dagoen aterpe txikian batzen dira. Aterpe horrez gain, bada bertan telekomunikaziotako antena, erpin geodesikoa eta hegazkin itxurako haizeorratz bat (lehen guruzea izana). Tarte batean suebakiak soildutako bizkar luze bat luzatzen da ekialdera: handik dator Usurbil aldetik abiatzen den bidea eta huraxe izango da seguraski igoerarako erabiliena. Bada alde horretan, urrutira gabe, beste aterpe txiki bat eta otordutarako hainbat mahai ere. Markatutako ibilbide bat baino gehiago pasatzen da Andatza aldetik: Santio bidea da horietako bat.

Oso gertu (< 1.000 m)

ANDATZA II trikuharria (213 m.) · ANDATZA III zista (223 m.) · ANDATZA I trikuharria (485 m.) · TXANGOSTA trikuharria (927 m.) · LOATZU II trikuharria (942 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Andatzako itzulia, Sanestebanetik abiatuta Sanesteban ermita 500 m inaxio
ZIZURKIL .. Andatza ZIZURKIL BatenBat

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Azaroaren 13·an - 11:47etan·an

    San Estebanetik (Usurbil) abiatu ginen. Ibilbide guztian zehar pista jarraitu ordez, itzuli handiak ematen ditu, hobe mendian zehar dauden bide ixtuetatik igotzea. Suebakira ailegatzerakoan (cortafuegos) sartu zaitezte baso ilun hortan.

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2004·ko Abuztuaren 31·an - 16:26etan·an

    Basoz inguratuta dagoen horietarikoa dugu Andatza, mendi itsusia niretzat baina fama handikoa Donostialdean.
    Nik Usurbildik igo izan dut betidanik, Haimar Zubeldiaren baserritik barrena. Donostiatik Usurbilera doan errepidean, herrian sartu baino lehen bada zubi bat. Zubia pasa eta ezkerreko karretera hartu. Oria ibaia gurutzatu eta aldapa gogorra igotzen du. Eliza eta auzo txiki batera ateratzen da. Bertako baserririk eleganteena Haimarrena da, ikusteko nola bizi diren Euskalteleko madero hauek.
    Bronkarik sortu gabe, aurrera. Kotxea hemen utzi dezakegu. Jarraitu aurrera karretera zenbait kilometrotan, aterpe batera iritsi arte. Hemen karretera pista lokaztuan bihurtzen da eta basoan barrena sartu. Pista ekidin bidezidor ugariren laguntzarekin. Gandorrera atera eta, tupustean, gurutzera aterako gara. Alabaina, hauxe ez da tontor benetakoa. Jarraitu gandorrari eta 5 minuturen buruan aterako zarete aterpe eta guzti duen gain zabalera. Jende askoren familiaz akordatuko zarete, batez ere motorzale amorratu horiekin topatzen bazarete, arras ugariak zonalde honetan. Hego haizeak ere ez dizue konponduko eguna.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Abenduaren 25·an - 23:06etan·an

    Usurbilgo lurretan kokatzen den mendia dugu Andatza, maiatzatzeko lehenengo igandean ospatazen dugu bertako eguna, inguruko herritatik jendea bertaratzen delarik.Bestalde egokia mendi bizikletaz ibiltzeko, pistak bait daude baztar guztietan(noski bizikletaz gain, bi eta lau gurpilezko motordunak ugari ibiltzen dira tamalez), Aia, Zizurkil, Andoain, Lasarte, Aduna...aukera ugari ibili nahi duenarentzat

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

ANDATZA II trikuharria (213 m.) · ANDATZA III zista (223 m.) · ANDATZA I trikuharria (485 m.) · TXANGOSTA trikuharria (927 m.) · LOATZU II trikuharria (942 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi