Skip to main content

Abaltzisketa udalerria

inaxio·k

2018/01/29 - 20:40

Udaletxea, Abaltzisketa | ©inaxio (20170827)
Entitate mota
Udalerria
Beste izenak
Abalcisqueta
Eskualde, elkargo edo mankomunitateak

Gipuzkoako herri abegitsu hau leku ezin hobean dago, Aralar mendilerroaren inguruan eta Txindoki mendiaren magalean.

Abaltzisketara iritsi bezain laster, hiriguneak txundituta utziko gaitu, batez ere, udaletxeak, ederra baita zinez. Lau arkuko ataria dauka, eta barruan frontoia dago. Alboan, San Joan Bataiatzailearen eliza dago. XVI. mendekoa den arren, XIII. mendeko aurrealde erromanikoa mantentzen du. Deigarriak dira, era berean, hirigunearen inguruan dauden baserriak.

Larraitz, Txindokiren babesean

Edonola ere, Txindoki mendiaren magalean dagoen Larraitzeko landa da Abaltzisketako tokirik ikusgarriena. Bertan, Larraitzeko baseliza bisita dezakegu. XVIII. mendekoa da. Atseden hartzeko leku aparta da. Gainera, bertan hasten dituzte mendizaleek Txindoki, Gambo, Pardarri eta beste hainbat menditara egiten dituzten txangoak.

Herriko jairik garrantzitsuenak ekainaren bukaeran ospatzen dituzte, San Joanen omenez. Hori dela eta, hilaren 24an erromeria antolatzen dute Larraitzeko baselizaren ondoan, eta egun horretan musika eta giro aparta izaten dira nagusi inguru lasai honetan.

Altuera
369 m

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

San Juan Bataiatzailea eliza (23 m.) · Txutxurrumendiko Santa Kruz ermita (208 m.) ·

Waypoints

Argazki berria erantsi