Megalito mota
Trikuharria
Megalito eremua
ERAKURRI - MENDAUR
Aurkitzailea(k)
Noiz aurkitua
2009-08-22
Elementu kopurua
1
Deskribapena
Mapatan Telleri izenarekin ageri den kaskoan dago, amildegitik gertu, pago baten itzalean, iratzez inguratuta. Tumuluko harri batzuk mugituta daude, batzuk aldamenean pilatuta, baina gainontzean nahiko nabarmena da. Erdian bi/hiru arlosa nabarmentzen dira, nahiko okertuta, baina lurrean tinko sartuta daudenak. Iratzez estalita zegoen ia erabat, baina iratzea kendu eta argazki batzuk atera dizkiot.
Lurraldea
Garaiera
672 m.
Kokapenaren zehaztasuna
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua
Ez da seinalerik ageri
Antzemangarria
Ez da horren nabarmena
Komentarioak
Argazki berria erantsi
Mapako edukiak aukeratu
Zein eduki erakutsi
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
ARBEAKO LEPOA trikuharria (375 m.) · Kanalegañeta 1 Este zutarria (415 m.) · ARBEAKO LEPOA harrespila (421 m.) ·
Ze martxa, Inaxio!!!
irundarra·k bidalia 2009·ko Abuztuaren 26·an - 14:06etan·an
Megalito berriak aurkitzen motor turbo ematen duzu.
Trikuharri hau oso garbia da. zorionak!!
Gutako inor ez da inoiz ibili paraje horietan.Segi horrelaxe!!
turbo ez, ni oso diesela
inaxio·k bidalia 2009·ko Abuztuaren 26·an - 20:43etan·an
turbo ez, ni oso diesela naiz, :-) baina eskerrik asko! Telleriko inguru horrek itxura polita dauka, joan egin beharko zenukete begiratu bat ematera, zuek nik baino gehiago "usaituko" duzue han. orain iratze asko dago bazterretan, baina negu partean errepaso bat ematea merezi duela esango nuke. harri asko dago han sakabanatuta, arlosa-harri gorri horretakoa, eta asko dira "lekuz kanpo" daudela ematen dutenak. orografia halere nahiko irregularra da, aldapatsua, bizkarra bera kenduta...
Zorionak Iñaxio!
zuriain·k bidalia 2009·ko Abuztuaren 27·an - 08:32etan·an
Zorionak Iñaxio! Mendira gpsa ez, trikuharrientzako erradarra daramazula ematen du! Hori bai, Hilarriak-ekoek fitxaketa proposatzen dizutenean, utzidazu zure managerra izaten, bion artean milioitxo batzuk aterako dizkiegu eta (espero dut Irundarrak hau ez irakurtzea...)
Zorionak berriz ere!
ez dakit komeni zaigun,
inaxio·k bidalia 2009·ko Abuztuaren 28·an - 16:23etan·an
ez dakit komeni zaigun, zuriain, seguru kuotaren bat pagatu beharko genukeela azkenean... ;-)
Ez dut uste megalitoak bilatuz iñor aberastu denik
Jose·k bidalia 2009·ko Abuztuaren 28·an - 19:56etan·an
Jajaja! Ziuraski... Ez dut uste megalitoak bilatuz iñor aberastu denik...
Baina zenbait trikuharrik altxorrak gordetzen omen dituzte... ;-)
Eta beste bat ere!!!
irundarra·k bidalia 2009·ko Irailaren 21·an - 20:54etan·an
Hau ere trikuharria da, Goizuetako taldekideak ikusi du eta oso polita dela esan digu.
Bi goizuetarrek komentatu digute Tellegi ez dela bere izena, Arbea baizik.
Noiz aurkitu zenuen?
Segi horrela!! Ikusten ze bolada ederra?
Osatu dut fitxa.
inaxio·k bidalia 2009·ko Irailaren 22·an - 08:53etan·an
Osatu dut fitxa. Tellegi izena aipatzen nuen nik erabilitako mapatan hala ageri delako, baina pentsatzen dut izen hori beheko errekan dagoen eraikin zaharretik datorrela, eta ez dagokiola kaskoari. Trikuharria bera ere ez da itsusia, baina lekua ederra da oso. Egondua nintzen lehenago ere beste bi bider, baina orain beste begi batzuekin nabil.