Skip to main content

Ophrys lupercalis

inaxio·k

2008/09/13 - 09:47

Loreak | ©inaxio (20070422)
1·tik 2·ra, 2 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Beste izenak
Ophrys fusca
Tamaina
10 cm ↔ 40 cm
Lorearen kolorea
Forma biologikoa
Geofitoa
Generoa
Ophrys

Labeloa 13-16 mm luze da, zehar-ebakiduran ganbila, ez oso iluna, eta ertzean hori-berdexka; petalo angeluzuzenak, lauak; espekulua pixkanaka desegiten da lorearen eztarriraino heldu gabe; lore deflexuak.

Ingurunea
Larre mesofilo eta xerofiloak.
Garaiera
20 m ↔ 1250 m
Banaketa orokorra
Mediterraneoa

Labeloak muturrean luzakin mamitsu nabarmena dauka

Labeloak ez dauka muturrean luzakin mamitsu nabarmenik

Labeloak ertzean 2-6 mm zabaleko zerrenda horia du (31)

Labeloak ertzean ez du zerrenda horirik edo 2 mm baino estuagoa du (32,34)

Lerro-itxurako petaloak (32,33)

Bestelako petaloak (34,35)

Petaloak oso okerrak dira, ziliodunak; labeloak ertzean ile asko ditu; espekulu zabala, urdina, islatzailea (34)

Petaloak ez dira oso okerrak eta ez dute ziliorik; labeloak ez du horren beste ile eta espekulua ez da horren deigarria (37,41)

Labeloa biribila da, ganbila, eta bi albo-gingilak konkordunak ditu edo falta ditu (36,37)

Labeloa luzanga da; bi albo-gingilak labeloaren erdialdean daude eta ez dira konkordunak (41,43)

Lorearen eztarria laua da (41)

Lorearen eztarria V gisara belaunduta dago (42,43)

Ile-janzkia purpura-kolorekoa eta zurixka da, urdinduta dagoela ematen du; labeloaren ertza marroia da; espekuluak ertzean zerrenda zurixka edo boli-kolorekoa du, W letraren antzekoa (42)

Ile marroiak edo marroi-gorrixkak, ez zurixkak; labeloaren ertza horiberdexka da; espekulua oso gutxitan aurrekoarena bezalakoa da, normalean U bikoitzaren forma du eta ez da boli-kolorekoa (43,44)

Labeloa 13-16 mm luze da, zehar-ebakiduran ganbila, ez oso iluna, eta ertzean hori-berdexka; petalo angeluzuzenak, lauak; espekulua pixkanaka desegiten da lorearen eztarriraino heldu gabe; lore deflexuak (43)

Labeloa 9-13 mm luze da, zehar-ebakiduran ± laua, iluna, ertzean hori bizia; petaloak ia espatula-itxurakoak dira eta maiz barrurantz okertuta daude; espekulua lorearen eztarriraino heltzen da; lore zutituak (44)

Ugaritasuna
U(A); itsasertza: B; haran atlantikoak: BB

Argazki berria erantsi