Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Errosetako hostoen gingilak ia linealak edo obobatuak edo tartekoak dira, 4-12 mm zabal, haien luzera eta zabaleraren arteko zatidura 2-4 da eta erdikoak 0,5-1,5 mm-ko hortzak ditu (orriaren erradioaren %2-7).
Errosetako hostoak arrailatuak dira, eta arrailek, eskuarki, erradioaren %(60)67 baino gehiago hartzen diete (60)
Errosetako hostoak gingildunak dira –gingilek zenbaitetan erradioaren %60-70 hartzen diete, baina ia beti gutxiago (61)
Errosetako hostoek 5-7 gingil dituzte eta landare bizian gainalde distiratsua dute; lore guztiak brakteadunak dira –inoizka baten bat brakteagabea–; loreen pedizeloak 1-2 mm luze dira –muturreko loreenak, gehienez 3 mm luze (64)
Errosetako hostoek (5)7-9(11) gingil dituzte eta gainalde distiragabea edo distira motelekoa dute landare bizian; lore gehienak brakteagabeak dira –inoizka baten bat brakteaduna–; loreen pedizeloak (0,5)1-6 mm luze dira –muturreko loreetan, 3-14 mm (Ser. Hoppeanae) (65,66)
Hostoek gainaldean zeta asko dituzte beti (65)
Normalean hostoek gainaldean ez dute zetarik, batzuetan zeta bakanak dituzte (66,67)
Errosetako hostoen sartuneek erradioaren %(50)60-95 hartzen dute (66,67)
Errosetako hostoen sartuneek erradioaren %90-100 hartzen dute (72,74)
Errosetako hostoek 7-9 gingil dituzte; gingilok, ia beti, oinalde estua dute, 1-3 mm-ko txorten gisakoa, eta erdialdean ez daude teilakaturik (72)
Errosetako hostoek (5)6-9(10) gingil dituzte; gingilok ez dute txorten gisako oinalde estua, eta erdialdean teilakaturik daude (73,74)
Errosetako hostoen gingilak ia linealak edo obobatuak edo tartekoak dira, 4-12 mm zabal, haien luzera eta zabaleraren arteko zatidura 2-4 da eta erdikoak 0,5-1,5 mm-ko hortzak ditu (orriaren erradioaren %2-7) (73)
Errosetako hostoen gingilak, eskuarki, obobatuak edo eliptikoak dira, 5-18 mm zabal, haien luzera eta zabaleraren arteko zatidura 1-4 da, eta erdikoak 1-3 mm-ko hortzak ditu (orriaren erradioaren %4-12) (74,75)