Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Lore usaintsuak; korola hori biziak; kaliza harroa, ilupa zurixkaz jantzia; kapsula kalizaren hodia baino laburragoa da. [subesp:] Hostoen orria pixkanaka estutzen da txortenerantz, hegal zabala eratuz, eta azpialdean ile-jantzi grisaxka du; korolaren hodia eta kaliza ia luzera berekoak dira.
Lore arrosak edo purpura-kolorekoak; kalizak ez du angelurik edo angelu ia nabariezinak ditu (54,55,56)
Lore horiak; kalizak angelu nabariak ditu (58,59)
Loreek 4 cm-tik gorako pedizeloa dute, ipurditik bertatik sortzen dira, eta ez dituzte nabarmenki gainditzen hostoak; korolek 2-4 cm-ko diametroa dute eta zapalak dira (57)
Loreek 4 cm-tik beherako pedizeloa dute, eta ginbailetan daude, hostoak nabarmenki gainditu ohi dituzten garen muturretan; korolek 1-2,5 cm-ko diametroa dute eta ahurrak dira (58,59)
Lore usaingabeak; korola hori argiak; kaliza ez dago puztuta eta angeluetan berdexka da; kapsula kalizaren hodia baino luzeagoa da (58)
Lore usaintsuak; korola hori biziak; kaliza harroa, ilupa zurixkaz jantzia; kapsula kalizaren hodia baino laburragoa da (59)
Hostoen orria pixkanaka estutzen da txortenerantz, hegal zabala eratuz, eta azpialdean ile-jantzi grisaxka du; korolaren hodia eta kaliza ia luzera berekoak dira (59a)
Hostoen orria ± moztua edo bihotz-itxurakoa da, txortenerantz batbatean estutzen da, hegal estua eratuz, eta ile-jantzi zurixka du; korolaren hodia kaliza baino handiagoa da (59b)