Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Lore usaingabeak; korola hori argiak; kaliza ez dago puztuta eta angeluetan berdexka da; kapsula kalizaren hodia baino luzeagoa da. [subesp:] Hostoen azpialdea hauskara da, nerbioak zapalak, eta orria, sarritan, bat-batean estutzen da txortenean; landareak normalean 15 cm-tik gorako garaiera du.
Lore arrosak edo purpura-kolorekoak; kalizak ez du angelurik edo angelu ia nabariezinak ditu (54,55,56)
Lore horiak; kalizak angelu nabariak ditu (58,59)
Loreek 4 cm-tik gorako pedizeloa dute, ipurditik bertatik sortzen dira, eta ez dituzte nabarmenki gainditzen hostoak; korolek 2-4 cm-ko diametroa dute eta zapalak dira (57)
Loreek 4 cm-tik beherako pedizeloa dute, eta ginbailetan daude, hostoak nabarmenki gainditu ohi dituzten garen muturretan; korolek 1-2,5 cm-ko diametroa dute eta ahurrak dira (58,59)
Lore usaingabeak; korola hori argiak; kaliza ez dago puztuta eta angeluetan berdexka da; kapsula kalizaren hodia baino luzeagoa da (58)
Lore usaintsuak; korola hori biziak; kaliza harroa, ilupa zurixkaz jantzia; kapsula kalizaren hodia baino laburragoa da (59)
Hostoen azpialdea hauskara da, nerbioak zapalak, eta orria, sarritan, bat-batean estutzen da txortenean; landareak normalean 15 cm-tik gorako garaiera du (58a)
Hostoen azpialdea berdexka da, azpialdeko nerbioak irtenak, eta orria, beti ere, txortenean pixkanaka estutzen da; landareak normalean 15 cm-tik beherako garaiera du (58b)