Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Txortena eta errakia gaztaina-kolore ilunekoak edo beltzak dira; pinak ia eseriak dira, moztuak, erdizirkularrak edo angeluzuzenak, asimetrikoak edo, inoizka, simetrikoak.
Fronde bakunak, osoak; frondeen orria luzanga/lantzeolatua da, oinaldean bihotz-itxurakoa, belarritxo biribilekin, eta ertz osoa eta uhinduxea du (41)
Fronde pinatuak, edo bitan banatuak behintzat; hainbat eratako pinak
Fronde 1-pinatipartituak, gainetik ilegabeak eta azpitik palea orbelkara eta distiratsuz estaliak (42)
Frondeak hainbat modutara zatiturik egon daitezke, baina azpialdea ez dute palea orbelkaraz estalita
Orria dikotomikoki zatiturik dago, edo muturreko lakain bat besterik ez da (43,44)
Orri pinatizatitua (45,46)
Orria behin pinatua da (45)
Orria bitan edo hirutan pinatua da (46)
Errakia eta orria zelula bakarreko guruin-ilez estalita daude (45)
Erraki eta orri ilegabeak
Pinak 1-4 cm luze dira, lantzeolatuak edo luzanga/lantzeolatuak, eta goiko ertzean belarritxoak dituzte (46)
Pinak 1 cm baino laburragoak, erdizirkularrak, arrautza-itxurakoak, angeluzuzenak edo luzanga/lantzeolatuak (47)
Txortena eta errakia gaztaina-kolore ilunekoak edo beltzak dira; pinak ia eseriak dira, moztuak, erdizirkularrak edo angeluzuzenak, asimetrikoak edo, inoizka, simetrikoak (47)
Errakia berdea da, eta txortena ere bai, baina oinaldean gaztaina-kolore argia du; pina peziolulatuak, falka-itxurakoak, arrautza-itxurakoak, gehienetan simetrikoak (48)
Pina simetrikoak, oxkardun/ebakiak, behekoak alabarda-itxurakoak (47a)
Pina asimetrikoak, osoak edo krenatuak, alabarda-itxurarik ez dutenak (47b,47c)