Araxes errekaren gain-gainean oldartzen den haitz zorrotza da, karaitzezkoa, eta basoak estaltzen ditu bere hegi malkartsu gehienak. Txikia izanagatik, mendi zakarra da, baina ez zaila, nahikoa da kontu pixka batekin ibiltzea. Bere ipar ekialdeko hegia Araxes errekara jausten da eta huraxe da alderik zakarrena, hego mendebaldetik ordea Balerdi aldera luzatzen den bizkar luze batek lotzen du eta haretxek eskaintzen du tontorrera gerturatzeko abagune egokiena, Motzeneko bordara doan gurdibidea baliatuz. Azken txanpa, arte eta karaitz artean bide egokiena bilatuz osatu beharko duzue. Tontorrean artadiak utzitako hutsarteak baliatu beharko dituzue inguruko mendiak ikusteko. Txartelontzirik ez. Bada hego-mendebaldeko bizkarrean koba txiki bat, Motzeneko bordatik igotzen den bidearen bazterrean, ardi-ahuntzen babesleku bihurtu dena.
Oso gertu (< 1.000 m)
Araitz udalerria (542 m.) ·
Ibilbideak
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig