Oct

Lorea

Muturreko arantza oso sendoa da, nakar-kolorekoa, 10-20 mm luze, eta alboetakoak 3-5 mm luze dira; hostoak ez dira dekurrenteak; ez dago kardilaunik; purpura koloreko loreak.

Lore eta hostoak

Landare bizikorrak eta maiz arantzadunak; estandarte iledunak.

Loreak

Braktea obatuak, gehienetan purpurakarak, belarkarak; korola arrosak, inoizka zuriak.

Loreak

Kordotxak 1-2 atal ditu, akumen luzean bukatuak, eta bat, behintat, ginbaila baino luzeagoa; lore-elkarteak sarritan baditu bulbiloak.

Loreak

Usain gozoko landare likatsua, ihartzean belztu egiten da; hosto, braktea eta kalizek nahasian dituzte ile zuri luzeak, ile ilun laburrak eta guruinak; 5-6 mm-ko korolak; antera inklusoak.

Loreak

Korolaren hodia 9-20 mm luze da, kaliza baino askoz luzeagoa; lore-elkartea laxoa da, fruituen garaian behintzat; kalizaren hortzak lerro-itxurakoak dira, puntamotzak; landare guruinduna.

Loreak

Hostoak lantza-itxurakoak dira, linealak edo estuak, oinaldean falka itxurakoak eta txortenean apurka estutuak, eta ertzetan hortz bakanak dituzte edo ia osoak dira; kaliza gehienetan zurixka, eta ile adpresoak ditu; landareak ez du zilar-distirarik.

Lorea

Zimek 5-15 mm-ko kandua dute; korolak 15-22 mm luze dira eta kalizaren eztarritik 10 mm baino gehiago kanporatzen dira; hostorik handienak 2,5-7 cm luze dira, horztunak, sartune sakonekin.

Lore eta hostoak
Loreak

Anterak korolatik kanpora ageri dira, eta oinaldean ez dute luzakinik; lore arrosak; hostoak bertiziloetan daude 4-5naka.