Gipuzkoa

inaxio-k sortua, 2010, abuztua 16 - 15:11
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Sandrati (San Adrian)
Eskema Aparkalekua - Mendi aterpea - Sancti Spiritu ermita - marka horiz markatutako ibilbidea - Aizkorri tontorra - Zalduondoko bidea - GR12 - Sandrati leizea - Mendi aterpea - Aparkalekua.

Sandrati edo San Adrian aldetik Aizkorrira igotzeko nahiz jaisteko bi bide jasotzen ditu arrastoak. Igoera IEko hegi malkartsuan gora egiten du, eta jaitsiera Zalduendo aldeko bidean behera.

Igoerako bidea ondo seinalatuta dago (2010-8-16) pintura marka horiekin eta arrastoa nabarmena da. Aldapa tarte batzutan handia izanagatik bideak zailtasunik gabe gainditzen du sigi-saga eginez. Pagadiko itzaletik atera eta tontorrerako azken txanpan sartzen denean, oso ikuspegi ederrak eskaintzen ditu.

--
inaxio-k sortua, 2010, ekaina 6 - 12:51
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Orioko hondartza
Tontorra

Garaiera: 362 m. Abiapuntuak: Orio.

Jose-k sortua, 2010, maiatza 30 - 20:23
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Agorta
Eskema Agorta - Arrapaitz iturria - Murumendi
ibusg-k sortua, 2010, maiatza 24 - 21:37
Kategoriak Euskal Herria, Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Amezketa

Aralarren zehar (Gipuzkoa eta Nafarroa - Euskal Herria), lau urtez behin antolazten den ibilblaldia da hau. Hemen duzuen bidea 2010ekoa da.

Ibiladia Amezketako Bixente aterpean hasten da, San Martingo bidea hartuz. Ondoren Larrondotik barrena Zabalegira (1.050m)igoko gara. Hemendik, Aralarko Malloetako lehen tontorrean (Balerdi albo batera utziz)kokatuko gara, Artubin (1.264m).

Malloak jarraituko ditugu ondoko tontorretik barrena: Oakorri (1.328m), Beoain (1.353m), Aldaon (1.411m) eta Intzeko Dorrea edo Irumugarrieta (1.427m). Azken hau aralarko tontor garaiena.

Jose-k sortua, 2010, maiatza 22 - 12:25
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Iturriotz
Eskema Iturriotz - Gazume - Zelatun - Hernio - Zelatun - Iturriotz
zuriain-k sortua, 2010, apirila 28 - 10:15
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Otzaurteko mendatea

Otzaurteko mendatean has gaitezke ibiltzen, baina nahi izanez gero, autoz igo gintezke Beundako atsedenlekuraino. Horrekin desnibel eta distantzia apur bat kenduko diogu ibilbideari. San Adriango tunelera daramaten seinaleak jarraituko ditugu mendebalderantz. Bideak berehala pista utzi eta bihurgune bat eginda forestalen etxolan jarriko gaitu. Igotzen segituko dugu mendiaren ertzetik, txarrantxaren parean. Añabasoko puntatxoa begiztatzean, bidea utzi eta txarrantxaren parean igoko gara, inolako zailtasunik gabe.

Iramendiko punta

Garaiera: 975 m. Abiapuntuak: Otzaurte, Urdalurko urtegia, Beunda.