Gipuzkoa

inaxio-k sortua, 2010, iraila 20 - 14:36
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Pasai Donibane

Jaizkibelgo itsasaldeko amildegien gainetik egindago ibilibide ederra eta gogorra. Hondarribia eta Pasai Donibane aldean bat egiten du bideak Jaizkibel gainetik doan Talaiako ibilbidearekin (marra zuri-gorriak), baina bestela itsaertzetik jotzen du honek. Marra zuriz markatuta dago, nahiko ondo, baina tarteren batean zalantzak ere sortu daitezke.

inaxio-k sortua, 2010, iraila 6 - 23:34
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Iturraran
Eskema Iturraran - Pagoeta - Aia - Agorregi - Iturraran

Itzuli ederra Pagoetako Natur Parkean barrena. Ibilbideak Pagoetako monumentu megalitikoak bilatzen ditu bereziki, ez doa tarte batzuetan ohiko bidetik. Agorregiko Burdinola eta Iturrarango Parke Botanikoa ezagutzea merezi duten bazter ederrak dira.

inaxio-k sortua, 2010, abuztua 22 - 12:40
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Brinkola
Eskema Brinkola (Trenbidearen gaineko pasabidea) - Elortxiki - Arranoaitz - Arripillata - Oamendi - Brinkola
inaxio-k sortua, 2010, abuztua 16 - 15:11
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Sandrati (San Adrian)
Eskema Aparkalekua - Mendi aterpea - Sancti Spiritu ermita - marka horiz markatutako ibilbidea - Aizkorri tontorra - Zalduondoko bidea - GR12 - Sandrati leizea - Mendi aterpea - Aparkalekua.

Sandrati edo San Adrian aldetik Aizkorrira igotzeko nahiz jaisteko bi bide jasotzen ditu arrastoak. Igoera IEko hegi malkartsuan gora egiten du, eta jaitsiera Zalduendo aldeko bidean behera.

Igoerako bidea ondo seinalatuta dago (2010-8-16) pintura marka horiekin eta arrastoa nabarmena da. Aldapa tarte batzutan handia izanagatik bideak zailtasunik gabe gainditzen du sigi-saga eginez. Pagadiko itzaletik atera eta tontorrerako azken txanpan sartzen denean, oso ikuspegi ederrak eskaintzen ditu.

--
inaxio-k sortua, 2010, ekaina 6 - 12:51
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Orioko hondartza
Tontorra

Garaiera: 362 m. Abiapuntuak: Orio.

Jose-k sortua, 2010, maiatza 30 - 20:23
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Agorta
Eskema Agorta - Arrapaitz iturria - Murumendi
ibusg-k sortua, 2010, maiatza 24 - 21:37
Kategoriak Euskal Herria, Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Amezketa

Aralarren zehar (Gipuzkoa eta Nafarroa - Euskal Herria), lau urtez behin antolazten den ibilblaldia da hau. Hemen duzuen bidea 2010ekoa da.

Ibiladia Amezketako Bixente aterpean hasten da, San Martingo bidea hartuz. Ondoren Larrondotik barrena Zabalegira (1.050m)igoko gara. Hemendik, Aralarko Malloetako lehen tontorrean (Balerdi albo batera utziz)kokatuko gara, Artubin (1.264m).

Malloak jarraituko ditugu ondoko tontorretik barrena: Oakorri (1.328m), Beoain (1.353m), Aldaon (1.411m) eta Intzeko Dorrea edo Irumugarrieta (1.427m). Azken hau aralarko tontor garaiena.