Skip to main content

Ugaritasun indizea: U - Urria

Aspaldi izan nuen liburuxka honen berri. Betidanik izan genuen mendi zerrendaren bat eskueran, bildumazale porrokatuen antzera igotako mendiak kontrolatzeko eta lagunen artean lehian ibiltzeko, nork baino nork mendi gehiago igo. Baina Catalogo MontaƱeroa ikusita aho bete hortz gelditu ginen: zerrenda hartan 1019 mendi agertzen ziren! Baina, badaude hainbeste mendi Nafarroan? Lehenbiziko xehetasuna: mendi gehien-gehienak Nafarroa Garaikoak izan arren, Catalogoak inguruko mendi batzuk ere jasotzen ditu, Gipuzkoakoak eta Iparraldekoak gehienbat, baita Pirinioetako eskutadatxo bat ere.