geofitoa

Begiak lurpean daude. Talde honetako guztiak belarkarak dira. Adibideak: Scilla verna, Phragmites australis, Pteridium aquilinum.

...
Ophrys vasconica, Ilarduia aldean

Ile-janzkia purpura-kolorekoa eta zurixka da, urdinduta dagoela ematen du; labeloaren ertza marroia da; espekuluak ertzean zerrenda zurixka edo boli-kolorekoa du, W letraren antzekoa.

Loreak

Labeloa 13-16 mm luze da, zehar-ebakiduran ganbila, ez oso iluna, eta ertzean hori-berdexka; petalo angeluzuzenak, lauak; espekulua pixkanaka desegiten da lorearen eztarriraino heldu gabe; lore deflexuak.

Loreak

Kordotxak 1-2 atal ditu, akumen luzean bukatuak, eta bat, behintat, ginbaila baino luzeagoa; lore-elkarteak sarritan baditu bulbiloak.

Lore eta hostoa

Korola 4-7 cm luze da, sepaloak 12-21 mm luze dira, eta zeta-antzeko ileak dituzte, +- adpresoak; hostoak gehienetan hiru gingilekoak dira; landare bizikorra.

...

Lore zuriak, lukuetan; lantza-itxurako hosto estuak, glaukoak; landare ilegabea.

Argazkirik ez

Landarea 20-60 cm luze da; zurtoinak ilez jantzita daude; lore-elkartearen ardatzak guruin-ileak ditu; hostoen oinaldea biribila da, edo bihotz-ixurakoa; hostoen ertzak osoak edo altzodun-horztunak dira, eta txortena ildaskatua eta hegalgabea; lore-elkarteak lore bakanak ditu; lokulu biko fruituak.

...

Landare erraboiladunak; zurtoin hutsak; lerro-itxurako hosto ildaskatuak.

...

Labelo belaundua, purpuraz orbandua; bizkarraldeko sepaloa gehienetan ia tentea da; hosto orbandunak; 13-19 mm-ko ezproia.

...

Beheko hostoak zabalak dira, obatuak edo obatu/eliptikoak; brakteak obulutegia baino luzeagoak dira; krema-zuri koloreko loreak.