Tomas Ortega

LANDARBASO III

Trikuharri labur itxia. Tumulua 9 m. diametrokoa eta 0,50 eta 1,65 m. tarteko altuerakoa. Ganbara, 0,60 m. sakonerako esparru errektangular bat da, 5 harlosakoa, albokoak barnekalderantz okertuak daudelarik. Ganbaratik 0,35 m.tara IErantz, tumuluan, beste harlosa bat ikus daiteke zutik. Tumulu gainean harkosko batzuk daude, aintzin estalkiaren zatiak izan daitezkeenak. Norabidea 70ºtakoa da. Bertako hareharriak.