|
Telesforo de Aranzadi
|
Igargu-hilobia. Tumuluak, 15 m. diametrokoa, bere mendebaldeko arkua asko jeitsia du eta ekialdean 1 m.ko altuera. Monumentuaren esparrua 18 harlosaz eratutako eremu errektangular bat da, gutxi gora-behera 6,50 m. lu-zerakoa. Hau ia lurretik azaleratzen ez den beste harlosa bategatik zatikatua agertzen da, gutxi gora-behera bere erdian. Norabidea 150ºtakoa da. Harlosak kareharrizkoak. dira, hareharrizko 4 ezik. Tumulua kareharrizkoa, eta bakar batzu hareharrizkoak. Estalki-harlosa (ziur aski, jatorrikoaren zatia), lekuz aldatuta zegoena, dela gutxi izan da jarria gaur egungo tokian.
|
|
Tumulua 10 m. diametrokoa I-H eta 11 m. E-M, bere erdian 0,50 m.tako altuera duelarik. Harkosko eta harlosaz osatua dago, I-H norabideko zanga batzuk zeharkatzen dutelarik, ziur aski koniferak aldatzeko egindako lur-ondeatzearen ondorioz. Bertako hareharri triasiarrak.
|
|
Zazpi harrespildun multzoa. Bertako granitoak.
1-2.- Bi zirkulu sekantez antolatutako egitura konposatua. 1.k 9,50 m.tako diametroa du eta 29 lekukoz, 1 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak, osatua dago. 2.k 6,80 m.tako diametroa du eta 18 lekukok, 0,40 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak, osatzen dute. Bi zirkuluak mozten diren tokian ez dago lekukorik, beste lekukoen antzeko harkoskoz eraturiko hormatxo baizik.
3.- Harrespila. 4 m. diametrokoa. Agerian dauden 14 lekukok osatzen dute, 0,15 eta 0,10 m. tarteko 7 nabarmentzen direlarik. 4.arekin sekantea da.
|
|
Hamar harrespil eta bi tumulu dituen multzoa. Bertako granitoak.
1.- Harrespila. 6,50 m. diametrokoa I-H eta 7 m. E-M. Agerian dauden 25 lekukok osatzen dute, azpimarragarriak direlarik hamabost 0,65 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak.
2.- Harrespila. 6 m. diametrokoa I-H eta 5,50 m. E-M. Agerian dauden 14 lekukok osatzen dute, azpimarragarriak direlarik 0,30 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak.
3.- Tumulua. 2 m. diametrokoa eta 0,20 m. altuerakoa.
4.- Tumulua. 3,50x3 m. diametrokoa eta 0,15 m. al-tuerakoa.
|
|
Zortzi harrespildun multzoa. Bertako granitoak.
1.- Harrespila. Diametroa 5 m.takoa da I-H eta 6,50 m. E-Mra. Agerian dauden 23 lekukok osatzen dute, 0,37 eta 0,30 m. altuerako bi azpimarragarriak direlarik.
2.- Harrespila. Diametroa 6,50 m.takoa da I-H eta 7 m. E-Mra. Agerian dauden 40 lekukok osatzen dute, 0,90 eta 0,10 m. tarteko altuerako 15 azpimarragarriak direlarik
3.- Harrespil tumularra. 8 m. diametrokoa eta 0,25 m. altuerakoa. Agerian dauden 40 lekukok osatzen dute, 1,15 eta 0,10 m. tarteko 22 azpimarragarriak direlarik.
|
|
Industzaileek ziotenez: Tumulua 14 m. diametrokoa eta 1 m. altuerakoa. Bertako hareharriak.
|
|
Antes de su excavación era un túmulo de reducidas dimensiones, 6 m. de diámetro y 0.95 de alto. Después de su excavación se puede describir como un túmulo formado por un anillo exterior de piedras imbricadas entre sí que cierran un recinto ovalado, casi rectangular de 2,30 x 3,60. En este recinto y casi sobre su eje mayor que está orientado en dirección este-oeste aparece una gran losa muy bien calzada a la manera de estela.
|
|
|