Zazpi harrespildun multzoa. Bertako granitoak.
1-2.- Bi zirkulu sekantez antolatutako egitura konposatua. 1.k 9,50 m.tako diametroa du eta 29 lekukoz, 1 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak, osatua dago. 2.k 6,80 m.tako diametroa du eta 18 lekukok, 0,40 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak, osatzen dute. Bi zirkuluak mozten diren tokian ez dago lekukorik, beste lekukoen antzeko harkoskoz eraturiko hormatxo baizik.
3.- Harrespila. 4 m. diametrokoa. Agerian dauden 14 lekukok osatzen dute, 0,15 eta 0,10 m. tarteko 7 nabarmentzen direlarik. 4.arekin sekantea da.
4.- Harrespila. 5 m. diametrokoa. Hegoaldeko arkuan azaleratzen diren 5 lekukok osatzen dute, 0,57 eta 0,10 m. tarteko altuerako bi azpimarragarriak direlarik. 3.arekin sekantea da.
5.- Harrespila. Diametroa 10 m.takoa I-H eta 7,50 m. E-Mra. Agerian dauden 11 lekukok osatzen dute, 0,20 eta 0,17 m.tako bi azpimarragarriak direlarik. 6.rekin tangen-tea da.
6.- Harrespila. 6 m. diametrokoa. Iparraldeko arkuan agerian dauden 6 lekukok osatzen dute, 0,10 m.tako bat nabarmentzen delarik. 5.arekin tangentea.
7.- Harrespila. Diametroa, 4,50 m.takoa da I-H eta 4 m. E-M. Agerian dauden 9 lekukok eratzen dute, 0,72 eta 0,10 m. tarteko 2 azpimarragarriak direlarik.
Komentariorik ez..
Argazki berria erantsi
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
BASATE harrespila (96 m.) · OIANLEKU hego harrespila (304 m.) · MUNERRE harrespila (726 m.) ·