ERRENGA harrespila

Mota Harrespila.
Eremua OIARTZUN.
Sekuentzia kulturala Burdin-aroa.
Aurkikuntza T. Aranzadi, P. M. de SORALUCE (15-09-1915)
Kokapena
· Alt.: 738 m.
· WGS84 43.253833 lat., -1.795616 long.
· ED50 30T X.597869, Y.4789917
· Kokapen zehatza (~25m)
Egiazkotasuna Zalantzarik gabea.
Gertu ERRENGAKO LEPOA tumulua, Erenga mendia, ARRITXULANGAÑA harrespila, ARRITXULANGAÑA HEGO harrespila, Bianditz mendia, GATZARRIETAKO LEPOA harrespila, GATZARRIETAKO LEPOA tumulua, GATZARRIETA I harrespila, GATZARRIETA II harrespila, BURNAIZTIETAKO LEPOA harrespila, BURNAIZTEGI trikuharria, EXKAXPE harrespila.
images
ERRENGA
Errenga harrespilak ©irundarra

Non

Errenga mendiaren iparmendebaldeko sahietsaldeko zabalgune batean, ur-mugan eta Lesakako udal mugan, gain horretatik 350 m. HMrantz. Arritxulangañako harrespil multzoa 850 m. Hegorantz kokatzen da.

Azalpena

Zortzi harrespildun multzoa. Bertako granitoak.
1.- Harrespila. Diametroa 5 m.takoa da I-H eta 6,50 m. E-Mra. Agerian dauden 23 lekukok osatzen dute, 0,37 eta 0,30 m. altuerako bi azpimarragarriak direlarik.
2.- Harrespila. Diametroa 6,50 m.takoa da I-H eta 7 m. E-Mra. Agerian dauden 40 lekukok osatzen dute, 0,90 eta 0,10 m. tarteko altuerako 15 azpimarragarriak direlarik
3.- Harrespil tumularra. 8 m. diametrokoa eta 0,25 m. altuerakoa. Agerian dauden 40 lekukok osatzen dute, 1,15 eta 0,10 m. tarteko 22 azpimarragarriak direlarik.
4.- Harrespil tumularra. 4,60 m. diametrokoa eta 0,15 m. altuerakoa. Agerian dauden 13 lekukok osatzen dute, 0,35 eta 0,15 m. tarteko altuerakoak azpimarragarriak direlarik.
5.- Harrespil tumularra. Diametroa 7,50 m.koa da I-H eta 7,70 m. E-M, eta 0,15 m.tako altuera. Agerian dauden 23 lekukok osatzen dute, 0,45 eta 0,15 m. tarteko altuerako 4 azpimarragarriak direlarik.
6.- Harrespil tumularra. 5,20 m. diametrokoa eta 0,15 m. altuerakoa. Agerian dauden 20 lekukok osatzen dute, 0,50 eta 0,15 m. tarteko altuerako 9 azpimarragarriak direlarik.
7.- Harrespila. 6 m. diametrokoa. Agerian dauden 23 lekukok osatzen dute, 0,55 eta 0,10 m. tarteko altuerako 12 azpimarragarriak direlarik.
8.- Harrespila. 6,50 m. diametrokoa. Agerian dauden 8 lekukok osatzen dute, 0,20 m. altuerako bat aipagarria delarik.

EranskinaTamaina
20-21-03-03 Cromlechs Errenga (11).pdf3.81 MB

P. SORALUZEk aurkitu zituen 1909an, eta honek berak, T. de ARANZADIrekin, 1915an indusketatxo bat egin zuen.

Iturria: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

Nafarroan

Nahiz eta beti Oiartzungo udalerrikoak izan, gaur egun Lesakako lurretan daude. Beraz, Nafarroan.