NAPALATZA trikuharria

Mota Trikuharria.
Eremua ATAUN - BURUNDA.
Sekuentzia kulturala Neolito-Brontzea.
Aurkikuntza Antonio Mujika, Juan Antonio Mujika (1982)
Kokapena
· Alt.: 740 m.
· WGS84 42.968618 lat., -2.229711 long.
· ED50 30T X.562923, Y.4757826
· Kokapen zehatza (~25m)
Gertu Santa Engrazia eliza, UNANABI tumulua, PRAALATA tumulua, AITXU trikuharria.
images
NAPALATZA
6 ©inaxio

Azalpena

Trikuharria. Tumulua 11 m. diametrokoa eta 0,25 m.tako altuerakoa. Kontserbatzen den tumulu zatian ganbara deszentratuta dago, HMrantza. Erdiko zulogunean, 3 m. diametrokoa eta 0.25 m. sakonerakoa, harkosko bat dago zutik, HMra okertuta. 1,80 m. HMra eta 6 m. Ira, tumulu gainean, bi harlosa daude etzanda. Bertako hareharriak.

Iturria: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).

Irudiak

***









Antza denez baten bat

Antza denez baten bat arlosakin jolasean ibilia da, etzanik zeudenak zutik jarriaz. Argazkietan ikusten dena ez dator behintzat azalpenarekin bat.