LOATZU II trikuharria

inaxio·k

2005/08/31 - 21:48

...
...
©inaxio (20081230)
1819 klik
Megalito mota:Trikuharria
Megalito eremua:ANDATZA - BELKOAIN
Aurkitzailea(k):Jesus Argomaniz
Noiz aurkitua: 1986
Elementu kopurua: 1
Deskribapena:

Trikuharri luze irekia. Tumulu jeitsia eta soildua ekialde eta mendebaldeko arkuetan kamino bat eta mendi-pista bat irekitakoan. Tumuluaren ustezko diametroa 8 m.takoa da eta bere altuera Ekialdeko 0,70 m. eta Mendebaldeko 0,50 m. tartean dago. Ganbara hiru harlosaz eratua dago: bi Mendebaldean, bata hareharrizkoa (0,90x0,10 m.) eta bestea kareharrizkoa (1,45x0,16 m.); eta beste bat kareharrizkoa Ekialdean (1,85x0,15 m.). Harlosa hauek muturretan irekitako esparru errektangular bat osatzen dute. Ganbara-zorua 0,75 m. sakondua dago. Bere norabidea 145ºtakoa da. Bertako hareharriak eta inguruko kareharriak. Tumulu gainean nahiko neurri haundiko pinuak hazi dira.

Lurraldea:Aia
Garaiera:375 m.
Kokapenaren zehaztasuna: Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua: Seinaleztatuta dago
Antzemangarria: Oso nabarmena
Nola iritsi: Loatzu mendiaren ekialdeko hegalean. Loatzu I trikuharria 300 m. MIMra kokatzen da.
Historiala: J. ARGOMANIZek aurkitu zuen 1986ean. Ez da industu.
Bibliografia: Carta Arqueológica de Gipuzkoa 1990, nº 205

Komentariorik ez..

Near targets

LOATZU I trikuharria (280 m.ra) · BELDARRAIN trikuharria (890 m.ra) · Andatza mendia (942 m.ra) · TXANGOSTA trikuharria (959 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints