ARKUTXA trikuharria

inaxio·k

2005/08/31 - 21:48

...
... ©inaxio (20081230)
1739 klik
Megalito mota:Trikuharria
Megalito eremua:ANDATZA - BELKOAIN
Aurkitzailea(k):Jesus Argomaniz
Noiz aurkitua: 1983
Elementu kopurua: 1
Deskribapena:

Tumulu oso nahastua, HEko sektorean ezik. Ganbara, kontserbatzen den tumulu zatian deszentratuta dago. Eskuadran dauden 2 harlosak eratzen dute, 0,70x0,10x0,30 m. eta 1,10x0,45x0,20 m.takoak, eta I eta H aldean kokatuak hurrenez hurren. Beste harlosa bat, 1,30x1x0,30 m.takoa besteetatik 2 m. HMra dago. Ganbararen norabidea 90ºtakoa da. Bertako hareharriak eta konglomeratuak.

Lurraldea:Donostia
Garaiera:255 m.
Kokapenaren zehaztasuna: Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua: Seinaleztatuta dago
Nola iritsi: Arkutxako lepoan, Andatza mendiko ekialdeko saihetsaldean. Olaiko trikuharria 400 m. Mendebalderantz dago.
Historiala: J. ARGOMANIZek aurkitu zuen 1983an. Ez da industu. 1987an, monumentuaren ipar-ekialdeko sektore-zati bat suntsitua izan zen baso-hustiakuntza lanetan zebiltzala.
Bibliografia: Carta Arqueológica de Gipuzkoa 1990, nº 203

Komentarioak

Near targets

OLAIKO trikuharria (393 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints