KARRAMIOLOTZ trikuharria

inaxio·k

2005/08/31 - 21:48

Karramiolotz trikuharria
Karramiolotz trikuharria ©Xirikando (20120217)
1778 klik
Megalito mota:Trikuharria
Megalito eremua:ANDATZA - BELKOAIN
Aurkitzailea(k):Jesus Argomaniz
Noiz aurkitua: 1983
Elementu kopurua: 1
Deskribapena:

Tumulua 9,50 m. diametrokoa I-H eta 12 m. E-M, eta 1,50 m.tako altuerakoa. Ganbara, tumulu erdian, piska bat barnekaldera okertutako alboko 2 harlosak eratzen duten esparru errektangular bat da. Iparraldekoaren neurriak 1,20x0,25x0,40 m. dira, eta Hegoaldekoarenak 0,80x0,20x0.60 m. Ganbara-zorua 0,80 m.tako sakonerakoa da. Bere norabidea 90ºtakoa da. Bertako hareharriak eta konglomeratuak.

Lurraldea:Donostia
Garaiera:345 m.
Kokapenaren zehaztasuna: Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua: Seinaleztatuta dago
Nola iritsi: Karramiolotz izenez ezagutzen den tokian (Juanasoro Aldea), Andatza mendiko ekialdeko hegalean. Olaiko trikuharria 1.100 m. EIErantz dago.
Historiala: J. ARGOMANIZek aurkitu zuen 1983an. Ez da industu.
Bibliografia: Carta Arqueológica de Gipuzkoa 1990, nº 201

Komentarioak

Near targets

ANDATZA I trikuharria (923 m.ra) · OLAIKO trikuharria (940 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints