Skip to main content

BELKOAIN trikuharria

inaxio·k

2005/08/31 - 21:48

Belkoaineko trikuharria | ©Jose (20061203)
Megalito mota
Trikuharria
Megalito eremua
ANDATZA - BELKOAIN
Noiz aurkitua
1978
Elementu kopurua
1
Deskribapena

Trikuharria. Tumulua zeharo nahastua eta itxuragabetua, 11 m. diametrokoa eta Iparraldeko 1,60 m. eta Hegoaldeko 1 m.tara tarteko altuerakoa. Ganbara suntsitua. Mendebalderantz zutik ezarritako harlosa etzan bat ikus daiteke, ganbara eratu ahal izan zutenekin zerikusirik ez zuena. Kraterrean, 1,30x0,60 m.tako harlosa etzan bat eta nahaspilatutako beste batzu daude. Bertako hareharriak. Harrimeta-gainean Andoain eta Aduna udalen arteko mugarria dago.

Lurraldea
Garaiera
465 m.
Kokapenaren zehaztasuna
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua
Seinaleztatuta dago
Antzemangarria
Nabarmena da
Nola iritsi
Belkoain mendiko gailur garaienen tartean, lepoaren erdian.
Historiala
J. Altuna eta K. MARIEZKURRENAk aurkitu zuten 1978an. Ez da industu.
Bibliografia
Munibe 1980, nº 32, pp. 365-366
BARRIO, L. del y UGALDE, TX. (1980)
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDARIZ, A. et al. (1982)

Komentariorik ez..

Argazki berria erantsi

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Belkoain mendia (183 m.) ·

Waypoints

Argazki berria erantsi