MENDIZORROTZ II* trikuharria

inaxio·k

2005/08/31 - 21:48

Argazkirik ez
1442 klik
Megalito mota:Trikuharria
Megalito eremua:IGELDO - MENDIZORROTZ
Aurkitzailea(k):Jesus Argomaniz
Noiz aurkitua: 1986-04
Elementu kopurua: 1
Deskribapena:

Trikuharria. Gaur egun desagertua. Tumulua 10,50 m. diametrokoa eta 0,95 eta 0,50 m. tarteko altuerakoa. Erdiko kraterreko, 4x2,50 m. diametrokoa eta 0,25 m. sakonerakoa, mendebaldeko muturrean 0,60 m. luzerako eta 0,20 eta 0,15 m. lodierako harlosa bat azaltzen zen, bere ardatz nagusiak 95ºtako norabidea zuelarik. Bertako hareharriak.

Lurraldea:Gipuzkoa
Garaiera:335 m.
Nola iritsi: Igeldo mendian, Polipaso baserritik 60 m. IErantz, Kredogaña izenez ezagutzen den tokian.
Historiala: J. ARGOMANIZek aurkitu zuen 1986ean. Ez da industu. 1989an egin ziren lur-zelaitze lanetan arras suntsitua izan zen. Aranzadi Z. Elkarteko kideek hedadura oso zabalean sakabanatuta, lur mugitu tartean, zeuden material arkeologikoak aurkitu zituzten.
Bibliografia: Carta Arqueológica de Gipuzkoa 1982, p. 226

Komentariorik ez..

Near targets

Mendizorrotz mendia (326 m.ra) · ARROBIZAR trikuharria (462 m.ra) · TXALIN zutarria (652 m.ra) · MENDIZORROTZ I harrespila (913 m.ra) · Bordatxo mendia (920 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints