ARROBIGAÑA trikuharria
![]() ... ©inaxio LocalizaciónArrobigañan, Iturgain eta Aginarango lepoen tartean. Asparrengo (Araba) mugatik 14 m. Iparralderantz. DescripciónTrikuharri luze itxia. Tumulua 13 m. diametrokoa I-H eta 15 m. E-M, bere iparraldeko arkuan 2 m.tako altuera duelarik eta 1 bere hegoaldekoan. Erdian krater haundi bat du, 1,20 m. sakonerakoa. Bertan ganbara aurkitzen da, gaur egun hiru harlosa zutik dituelarik estalkia eutsiz (2,90x 1,60x0,30 m.takoa). Honek bere gainean gurutze bat du grabatuta. Beste bi harlauza barnekaldera eroriak daude eta beste bat tumulu gainean, ganbararen IMra. HEko norabidea du. Bertako kareharriak. Monumentua, Aginaran izenez ere ezagutzen da.
E. EGURENek 1927an aurkitu eta industu zuen. Agertutako materialak Arabako Museo Arkeologikoan (Gasteiz) daude. Fuente: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).
|
![]() |
Kokapena zehaztu dut, GPSaz
Kokapena zehaztu dut, GPSaz bertan jasotakoarekin.