MUGARRILUZE zutarria

Mota Zutarria.
Eremua ELGEA - ARTIA.
Aurkikuntza Luis Pedro PEÑA SANTIAGO (31-05-1980)
Kokapena
· Alt.: 1094 m.
· WGS84 42.964024 lat., -2.511273 long.
· ED50 30T X.539965, Y.4757144
· Kokapen zehatza (~25m)
Egiazkotasuna Zalantzarik gabea.
Egoera Egoera onean.
Gertu Mugarriluze mendia, ALABITARTE tumulua, Bizkarlatza mendia, DEGURIA I tumulua, DEGURIA II tumulua.
images
MUGARRILUZE
Mugarriluze zutarria ©inaxio

Non

Izen bereko gailurraren Iparmendebaldeko muturrean, Barrundiako (Araba) mugan. Alabitarte-tumulua 650 m. Iparralderantz kokatzen da.

Azalpena

Harlosa formako zutik dagoen monolitoa, piska bat okertua HErantz. Bere altuera lurzoru gainean 2,13 m.koa da. Bere zabalera oinaldeko 1,65 m. eta goi-muturreko 1 m. tartean dabil eta lodiera 0,20 eta 0,27 m. tartean. Ardatz nagusiaren norabidea: IE-HM. Bere oinaldean lurrean kaltzatzeko erabilitako harriak ikusten dira. Bertako hare-harria.
Grabatu ezberdinak ditu muga gisara izan duen erabileraren ondorioz, ildoak, gurutzak eta hizkiak: IEko aurpegian E bat eta 3 bat; HEan 0,65 m.ko ildoa, 3 bat eta gurutz bat; HMko aurpegian B bat; IMko aurpegian 0,60 m.ko ildo bat eta gurutza. Gaur egun Eskoriatza eta Barrundia (Araba) udaletako muga da.

L. Peña SANTIAGOk aurkitu zuen 1980ean. Ez da industu.

Iturria: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

****