- 1 Zuhaixkak; zurtoin giltzatuak; ezkata-itxurako hostoak, gehienetan arrexkak eta ez asimilatzaileak; sasifruitu mamitsuak; landare dioikoak (30) >> 4. Ephedraceae
- - Zuhaitzak edo zuhaixkak; giltzadurarik gabeko zurtoinak; hosto berdeak, ezkata- edo orratz-itxurakoak; sasifruitu lehorrak edo mamitsuak; landare monoikoak edo dioikoak (31,32,33) #2
- 2 Ezkata-itxurako hostoak, aurkakoak, edo orratz-itxurako hostoak, adabegietan hirunakatuak; konoak zurkarak dira eta braktea oposatu edo bertizilatuak dituzte, edo bestela mamitsuak dira eta puntan 3 braktea dituzte (31) >> 2. Cupressaceae
- - Hostoak orratz-itxurakoak dira eta adabegietan daude, banaka, edo adaxken puntetan, gutxienez binaka; landareak kono zurkarak ditu, kiribilean jarritako brakteekin, edo bestela hazi bakartiak ditu, bilduki mamitsuarekin (32,33) #3
- 3 Lerro-itxurako hostoak, zapalak, ia distikoak; begi begetatiboek ezkata berdeak dituzte; hazi bakartiak, kopa-itxurako bilduki mamitsuetan; zuhaitz dioikoak, erretxina gabekoak (32) >> 3. Taxaceae
- - Hostoak kiribilean jarrita edo sortaka daude; begi begetatiboek ezkata arreak dituzte; hazi ugariak, mamirik gabeko konoetan; zuhaitz monoikoak, erretxinadunak (33) >> 1. Pinaceae
Komentariorik ez..