Karrantza bailara ekialdetik eta iparraldetik ikusteko aukera paregabea.
La Escrita gainetik abiatu gara iparralderantz. 01:15ean Armanon tontorrean: IEra Los Jorrios, Era Castro Alen, IMra Elurretako Amabirgina, Mra Ranero, Hra Karrantza. Bertotik IEra eta 00:30ean Los Jorrios-era heldu gara. Inguru honek aurrekoarekin ez du zer ikusirik: inguru karstikoa dugu.
El Remendon lepora bueltatu gara, Hra. Basetxerantz jo dugu, HMrantz. Hortik aurrera Mrako norabidean eta Bikaiko biraren ILko seinaleen lagun 02:00 ordutan Raneroraino, Valseca lepoan hain zuzen ere.
Bidean Surbias inguruan Galupako aztarnategia zeharkatu dugu, eta bidearen hegoaldean haitzen pean Sopenako artadia ikusteko aukera izan dugu. Artadi mediterraniarra Kantauri mendilerroan.
Valseca lepotik Ranero tontorrera igo daiteke 00:15ean: Mra San Vicente, Hra Mazo, Ira Santonako badia, Era Armanon eta Los Jorrios.
Lepo horretatik Bizkaiko biraren ILko seinaleak jarraituz 01:20ean El Molinarrera heldu gara.
La Escrita-Armanon-Los Jorrios-Ranero-El Molinar