Arlas

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 2044 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.683460, Y.4759860
WGS84 42.967423 N, -0.751728 E.
Abiapuntuak Ernaz.
Gertu CABANE D' ANCE etxola hondoa, LA BORNE FRONTIÈRE* trikuharria, CAQUE 3* trikuharria, CAQUE 2* trikuharria, CAQUE trikuharria, SOUDET etxola hondoa.
Lurraldeak Bearn, Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Arlas
Arlas ©Enezubi

Mendi gutxi dira Euskal Herrian 2000 metrotik gorakoak eta hau da horietako bat; errepidearen hurbiltasunak gutxiespena ekarri dio ordea, izan ere ordu erdi aski da San Martin Harriko aparkalekutik tontorrera heltzeko eta inguru horretara datorrena erronka handiagoen bila dator. Arlas dagoen lekuan ez balego, ordea, ordezko zerbait jarri beharko litzateke: ez dago bera baino gidari hoberik Larrako karst nahasitik ateratzeko.

Irudiak

**

***

***

***

***

****

***

****

***

***

***

****

**

***

****

***

***

***

***

***

***

***

**

****

***

***

***

***

Paisaia ikusgarria

Kaixo mendizaleok.
Atzo izan nintzen inguru horietan eta honako ibilbide hau egin nuen; Ernatz mendatea-Arlas-Murlong-Portillo de Arriba- Pic de Le Pourtet- Auñamendi-Añelarra-Añelarra mendebaldea- La Torre (Añelarraren hegoaldean dagoen arkaitza)-Lexa-Ernatz mendatea. Guztira 8ordu eta paisaia ikusgarria. Kontuz ibili behar da karst artean bestela zailtasunik ez du.
Ondo izan Aio.

Auñamendira bidean...

Itxura ederreko mendia da Arlas, batez ere gertutik begiratuta.
Ibilbidea pasealdi bat da Ernazeko lepotik, Auñamendiko bidea hasi eta berehala erdiesten delako gaina. Hori bai, ordain modura, bista paregabeak jasoko ditugu Larra eta gure lehen 2000koen gain. Kontuz jeisterakoan, istripu zenbait ikusi baititut bere malda dela eta.