Uzturre da Tolosako mendia, hari erakusten baitio alderdirik ikusgarriena. Gurutzea du Tolosa gainean, baina ez du hori bere tontorra, nahiz eta bista hobeak izan. Tontorra goraxeago dago, sasi eta zuhaitz artean, gurutzearen inguruko basoan sartzen den xenda bati jarraituz berehala topatuko duzue. Abiapuntu erabiliena Izaskungo ermitatik abiatzen dena da, pista nabarmen batean gora, aldapa handi xamarrarekin. Jaitsiera, bide beretik ez itzultzearren, beste aldetik egin daiteke, gurutzearen aldamenetik pasatzen zen hesia metro batzuk gorago zeharkatuz. Basoan barrena jaisten den bidezidorarri jarraitu behar zaio, halako baten behera eginez, eta Tolosa aldeko malkarra erdi paretik zeharkatzen duen pistari jarraitu, Izaskungo bidera heldu arte.
Oso gertu (< 1.000 m)
KARDAÑO II tumulua (204 m.) · KARDAÑO eremu tumularra (325 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
La fuerza de Sansón | Nuestra Señora de Izaskun (Tolosa) | Tito Pueyo |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Iritzia
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Ekainaren 18·an - 12:32etan·an
Uzturre ez da Tolosako mendia bakarrik. goiko oharrak ala dioen arren. Uzturreko magalak Ibarra eta Tolosa herrien mugaren oinarri dira. Egia da gurutzea Tolosako mugen barruan dagoela baina horrek ez du esan nahi mendi osoa bertakoa denik.
Gaur Uzturren euripean
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Urriaren 5·an - 00:23etan·an
Gaur goizean Ibarra/Tolosako mendi eder honetan izateko aukera izan dut. Euria ari zuen, baina baita freskotasun sanoa ere. Giro polita egoten da edozein igande edo larunbatetan. Eguraldia gorabehera, jende dexente animatu da goizeko txangoa egitera.(Hori bai, benetako tontorrean ez zegoen inor). Gurutzea zoragarria da! Gure mendiak fede handi baten lekuko dira. Hala izan dadila beti!
ermita...
Izaskun·k bidalia 2004·ko Otsailaren 19·an - 14:06etan·an
hola...estoy buscando imagenes de la ermita y de la imagen de nuestra señora de izaskun...si vosotros disponeis de alguna o me podeis facilitar la busqueda os quedaria agradecida....si teneis fotos o informacion..por favor enviadmela a esta direccion de correo..gracias...
enhorabuena por la pagina...
Re: ermita...
Izaskun·k bidalia 2004·ko Apirilaren 19·an - 14:44etan·an
kaixo lagunok, orain dela aste bete egon nintzan Izaskungo ermitan eta egia esan asko gustatu zitzaidan, baina nik nahi dudana da, Izaskungo amabirjinari buruz gehiago jakin, eta ez dut aurkitzen ezer ere ez, beraz ahal baduzue nahiko neuke informazio gehiago.
Mila esker eta gero arte
Re: Re: ermita...
mou·k bidalia 2004·ko Apirilaren 20·an - 16:00etan·an
Tolosako Santa Maria parrokian galdetu dezakezu. Han uste dut lan bat egina dagoela Izaskungo baselizari buruz. Maiatzeko igande goiz guzietan meza dago eta bertan dagoen apaizari galde diezaiokezu.
nik ez dakit nondik idazten duzun bainan ni Antiguokoa naiz eta informazio hau Tolosako lagun bati galdetuta izan da. informazio hau baliagarria izango zaizulakoan agurtzen natzaizu.
OLA! aLGUIEN A ENCONTRADO
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Azaroaren 21·an - 10:41etan·an
OLA! aLGUIEN A ENCONTRADO INFORMACI
asko nekatzen da mendi ostia
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Azaroaren 15·an - 12:57etan·an
asko nekatzen da mendi ostia ori igotzen
Nekea Uzturrera???????
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Azaroaren 15·an - 13:25etan·an
Ez zara izango Orixeko irakasleren bat, non aste honetan ikasleekin Uzturrera mendi martxa egin duena????????? Ordu bateko martxan nekatzen bahaiz .........