Satrustegiko haitza

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1271 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.588650, Y.4749200
WGS84 42.888388 N, -1.915651 E.
Beste izenak Satrustegi
Abiapuntuak Ira?eta, Ollo, Satrustegi, Ihabar.
Gertu EL CARRASCAL 1 eraztun-tumulua, EL CARRASCAL 3 eraztun-tumulua, BORDA BERRI 2 tumulua, BORDA BERRI 1 tumulua, BORDA BERRI etxola hondoa, LAUZOLA eraztun-tumulua, IRAÑETAKO PORTUA 3 tumulua, IRAÑETAKO PORTUA eraztun-tumulua, EL CARRASCAL 2 eraztun-tumulua, IRAÑETAKO PORTUA II tumulua, IRAÑETAKO PORTUA I tumulua, ALZEMEAR 2 mendebalde etxola hondoa, Ezpeleta tumulua, ALZEMEAR 1 ekialde etxola hondoa, EZPELETA 1 eraztun-tumulua, EZPELETA 2 eraztun-tumulua, IRUNSARIOKO BIDEA 2 ipar tumulua, El Brinkulo 3 txabola tumularra, IRUNSARIOKO BIDEA 1 hego tumulua, El Brinkulo 2 txabola tumularra, EL BRINKULO txabola tumularra, EL CASTILLO tumulua, Irunsario txabola tumularra, EL VINCULO tumulua, AIAPETA 1 ekialde etxola hondoa, IRUNSARIO zutarria, AIAPETA 2 mendebalde etxola hondoa, San Esteban (Hondakinak) ermita.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Satrustegiko haitza
Ekialdeko gandorra (V) ©inaxio

Tontor asko dituen mendia da hau, izan ere Txurregin hasi eta Leziza alderaino luzaten den gandor luze honetan mutur asko dira nabarmentzen direnak. Horietako batean dago erpin geodesikoa, 1140 m-ra, bada beste bat Mendebalderago 1208 m-koa, harripilaz markatua, eta beste bat, azkenik, buzoi eta guzti oraindik mendebalderago, 1272 m-koa. EHMKan aipatzen den kokapena eta altuera azken honi dagozkio. Izen berezirik ere ez du gainera mendi honek, aldameneko herriarena egokitu zaio, beste askotan bezala. Nolanahi ere gandorra bera da gauzarik aipagarriena, izan ere gorabehera handirik gabeko 7 km-ko gandor zorrotz baten erdi-aldeak osatzen du mendiaren bizkarra. Eta ez da ibiltzeko erosoa eta gogaikarri samarra gerta daiteke osorik zeharkatu nahi izanez gero: amildegia iparraldeko isurialdean, ezpela hegoaldean eta harri muturren gaineran ibiltzera behartzen zaituen gandor estua erdian.

Irudiak

***

***

***

***

****

****

****

***

***

***

***

***

****

****

****

****

***

****

***

***

***

***

***

****

****

Lotutako orriak

Satrustegi

Satrustegi tontorrera eta izen bereko mendizerra osora igotzeko aukera paregabeak iparreko atakak ditugu. Behipuntakoa, Uhartekoa, Ihabarrekoa eta Satrustegikoa.
Azken horretatik proposatzen dizuet ekitea, ez zarete damutuko.
650 metroko igoera da.
Herriko azken etxeak gainditu eta gero, bide gurutze batera helduko gara, aurrera jo.
Burdinezko langa gainditu. apurka-apurka bidea maldan gora doa. Harri pilak jadanik lagun izango ditugu.
Pagadian sartu eta berau gainditu ostean, leku aldapatsuenera helduko gara, bidea estutzen da, gainera bertotik jendea ez dabilenez ez dago oso zapalduta, baina ez dago galtzeko arriskurik lagunok. Arnasari buelta emateko aitzakia ona geratzeko eta Sakana bailaraz gozatzeko.
Animatu zaitezte aspaldiko bide hau eta gainontzekoak erabiltzen, lehenago esan dudan legez, ez zarete damutuko.

¿Cuál es la cima del Satrústegi?

No está muy claro cuál es la auténtica cima de esta montaña. Lo más extendido es creer que es donde se ubica el vértice geodésico (1139m.). Sin embargo me han asegurado que la auténtica cima es el siguiente pico (1207m.) que tiene un pequeño montón de piedras y así lo he visto en los libros de Mendiak.
Para colmo, si continuamos hasta la siguiente punta nos encontramos con un buzón que pone Satrústegi (aunque ésta seguro que no es la cima).