Arnaba / Montesanto

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1255 m
Mendialdea Lokiz
Kokapena ED50 30T X.559820, Y.4732513
WGS84 42.740931 N, -2.270455 E.
Beste izenak Otzamendi
Abiapuntuak Gastiain, Narkue, Kontrasta.
Gertu .
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Arnaba / Montesanto
Buzoia eta tontorra ©inaxio

Lokiz aldeko gain gorena da Arnabarena, baina ez dago argi non dagoen, izan ere gorabehera gutxiko eremuan dago eta bada batetik erpin geodesiko bat leku baten eta bestetik, buzoia, 500 m mendebalderago (zerikusia izan lezake bikoizketa horretan Nafarroa eta Araba arteko mugak hortik pasatzeak). Ez dio horrek gehiegi axola, hara joanez gero hegoaldera jausten den amildegiak erakarriko baitu gure arreta. Amildegi honek Lanako bailara inguratzen du iparraldetik hormatzar ikusgarriak zutituz Arnaba aldera. Goi aldean ibiltzea erraza da ordea, amildegian ertzean zehar ere bai. Harria da nagusi, han hemenka sakabanatutako ezpel, pago eta ipuruak ez dira oraindik traba egiteko adina nagusitu, erpin geodesikoaren inguruan ez bada. Iparraldeko isurialdea pagadiak estaltzen du gandorra ez beste guztia, eta baso horietan gora datozen bideak baliatu ditzakegu gandorrera heltzeko, Kontrasta, Uribarri-Harana nahiz Aldatik abiatuta. Hegoaldetik ere bada sarbide bat baino gehiago, harresiak eskainitako abaguneak aprobetxatuta.

Irudiak





***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

Izen aldaketa: Arnaba -> Montesanto

Euskal Herriko Mendien Katalogoaren 2007 argitalpenean:
"Araba eta Nafarroako herri hurbiletako biztanleen artean kontsentsurik handiena duten izenak hobetsi dira, nahiz tontorrik altuena mapa gehienetan Nafarroan agertu.
Se han priorizado los nombres que tienen más consenso entre los habitantes de los pueblos cercanos de Álava y de Navarra, si bien la cima más alta suele aparecer en Navarra en la mayoría de los mapas."

Otzamendi

Estoy de acuerdo con lo expresado por Juan sobre la subida de Narkue,pero yo estuve el pasado sabado dia 1 y quisiera añadir que la subida desde el collado no esta del todo clara, ya que el tiempo y la vegetacion (muy amplia) de Boj y zarzas lo han cerrado casi completamente.Como pista dire que hay unos trocitos de plastico rojo que marcan el camino,hay que estar muy atentos pues se pierden facilmente,por lo demas es cierto que la subida es preciosa

Re: Otzamendi

Ados nago zurekin, mendatetik aurrera gehiena ezpela eta ipuruz josia dago eta ez da erraza aurrera egitea. Plastiko gorri horiek han jarraitzen dute (2004-06-05), baina haiek ere ez du bide garbirik erakusten.
Bada ordea beste aukera bat bidea asko errazten duena. Bada pista bat amildegiaren parez pare doana, iparralderago. Behin mendatera igota hura bilatuz gero, hari jarraitu besterik ez dago Km pare batez, gero ezker aldeko pagadian gora egitea aski da tontorra bilatzeko, pagadiaren azpiko garbitasuna aprobetxatuz.