Orhi mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Zazpigainako gailurra eta Ori
Zazpigainako gailurra eta Ori ©zuriain (2008-03-26)
19362 klik
Altuera:2.017 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Irati
  • Itzaltzu
  • Larrau mt./ Ütürzeheta
  • Laza
  • Organbidexka eta Larraine (Z.)

Orhi da mendebaldetik hasita 2000 metroak gainditzen dituen Pirinioko lehenengo tontorra eta alde handiz gainera, 400 metrotan gainditzen baitu hara bitarteko tontorrik altuena (Bizkarze). Mendi handia izan arren, ordea, bada errepide bat oso gora iristen dena eta jende gehienak erabiltzen duen abiapuntua asko hurbiltzen duena, Larrañe edo Ütürzehetako mendateraino. Igoera interesgarriagoak dira, halere, gainontzeko abiapuntuetatik abiatzen direnak. Esan beharrik ez dago ikuspegi zabala eskaintzen duela Zuberoako hegoalde eta Iratiko basoen gainean.

Komentarioak

    Ori mendiak kutsu majikoren bat duela ez du inork zalantzen jartzen. Baina zein da irisbiderik errazena bizimodu azeleratu honetan?. Horra erantzuna nire iritziaren arabera: Otsagitik Larraineko karretera hartu eta portuaren gorengoko puntuan tunela duzu, kotxea bertan utzi eta begi bistan duzun ertza jarraituz Ori mendiara helduko zara.

    Quiero dedicarle este rinconcito mas que nada porque lo prometido es deuda y bajando del Orhi se lo prometi que haria mencion de algo que me demostro que el amor a las montañas y el deseo de subirlas y disfrutarlas puede mas que todo lo demas incluso la edad digo esto porque con casi 71 años(16/2/1933)consiguio subir a pesar del hielo el viento y la niebla intensa, a lo mas alto del Orhi. Para mi vale mucho mas que esta simple y pequeña mencion...AUPA AMAMA!!! TODAVIA NOS QUEDAN MUCHOS POR SUBIR JUNTOS!!!!

    Ez dago esan beharrik Ori (Auñamendirekin batera) dela Pirinitako mendi enblematikoenetarikoa:Azpimarratzekoa da Abodiko eski babeslekutik ikusten den itxura. Piramide bikaina eta zehatza dirudi, Oritxipi eta Zazpigañe aldamenean dituelarik. Nire ustez mendi hau Euskaldun guztion igota izan behar dute, gutxienez Larrau gainetik hasita(ordu-ordu t´erdi joan ta etorria)

    Profile picture for user inaxio

    Euskal Herriko Mendien Katalogoaren 2007 argitalpenean:
    "Iparraldean bizi-bizi irauten du hasperenketa horrek (-rh-) eta hegoaldeko iturri idatziek maiz jasotzen zuten grafian. Ezaugarri apurkor hori babestu nahian-edo, idazkera hori bultzatu nahi izan da.
    En Iparralde esa aspiración resiste con mucho vigor (-rh-) y en las fuentes escritas del sur también se aparece a menudo en la grafía. Se ha querido impulsar la forma con -h- a fin de preservar ese rasgo tan frágil."

    Adar jotzea ematen du honek. Duela gutxi (2006ko argitalpenean?) hartu zen aurkako erabakia, alegia, "Ori" hobestea "Orhi" baztertuta. Gauza bera Lakora / Lakhora kasuan.
    Oraingo honetan behin baino gehiagotan ikusten da kontrako irizpideak jarraitzen direla idazkera erabakitzeko orduan: batzuetan forma zaharra berreskuratu nahi da eta bestean egungo ahoskerari jarraitu...
    Beharbada izenak erabaki aurretik, irizpideak finkatu beharko gehituzke, urte batetik bestera aldatzen ibili gabe...

    Zazpigainetik Orhira joateko Alupiñatik pasa liteke arrisku handi barik? Badago Alupiña atakara bertara heltzerik arrisku handiegirik hartu gabe? Jon

    Profile picture for user inaxio
    In reply to by JAG

    bai, gauza asko aldatu ez bada, arazorik gabe pasa daiteke. nik uste leku horrek ospe txarra duela elurra dagoenean leku txarra izango delako, baina uda partean ez dago aparteko arazorik nik gogoan dudanagatik.

    Profile picture for user zuriain
    In reply to by JAG

    Kaixo. Gu orain pare bat urte izan ginen han, elurra eta izotzarekin, eta ez genuen aparteko arazorik izan. Malda handiko tokia da, belarra eta lur finarekin, baina ez da eskalatu behar. Arreta eta kontu apur batekin aski da. Zazpigainetik Orhiko ikuspegia izatea merezi du nekea.

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 72·ra, 106 guztira