Altuera:1.055 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
- Korres
- Durruma Kanpezu
Lurraldea:Araba
Mendi polita da Muela, hegoaldetik ikusita batez ere. Karaitzezko harresi ikusgarriek inguratzen dute Hegoalde eta Ekialdetik, baina igoera erraza eta atsegina du Durruma Kanpezutik (San Román de Campezo gazteleraz). Iparraldea samurragoa da, aldapa leunagoa, karaitz muturrez josia goi aldean eta pagadiaz estalia beherago. Korres herria du iparraldean eta Buxanda ekialdean. Igoerabide ohikoena Durruma Kanpezutik abiatzen da, esan bezala: aski da eliza herriaren goi aldean bilatu eta handik abiatzen den xendari jarraitzea Muelaren aldameneko leporaino. Handik aurrera igoera nabarmena da. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero baditu zerrendako beste bi tontor oso urrutira gabe: Mantxibio eta Soila.
Natura bere bakardadean
Izkiko parkea, ongi markatuta egonda ere, natura dentso eta bakartiaz gozatzeko aukera da. Durruma Kanpezu gain gainean dagoen El Santo gurutzeko ikuspegiak ere merezi du. La Casillako lepora Durrumatik goazela, eskubira Muela dago eta ezkerrean dago El Santo.