Mendixuri

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1194 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.633630, Y.4763110
WGS84 43.007052 N, -1.361665 E.
Beste izenak Menditxuri
Abiapuntuak Auritz, Aurizperri, Orreaga.
Gertu MENDIAUNDI trikuharria, ARZILO 1 ipar trikuharria, ARZILO 2 hego trikuharria, URDANTXARRETA* trikuharria, ATALOZTI ERDI tumulua, ATALOZTI harrespila, ATALOZTI MENDEBAL tumulua, ATALOZTIKO LEPOA harrespila, ATALOZTI EKIALDE tumulua, ARREGIXELAI 2 tumulua, ALDAPARRI tumulua, Lupuzuri mendia, ALDAPARRI 2 tumulua, SOLDADU-HARRIA harrespila, Oianhondo zutarria, BAGOMULTXU trikuharria, LUPUZURI harrespila, LINDUS 1 hego trikuharria.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Mendixuri
Bunkerra eta putzua ekialdeko bizkarrean ©inaxio

Bere harrizko tontorrak bereizten du Menditxuri inguruko gain borobilduetatik. Badu aldamenean, urrutira gabe, bera baino altuagoa den beste gain bat, Mendiaundi izenekoa, baina hura dena larrea besterik ez denez, honi egokitu zaio zerrendako aipamena. Aipagarria da halaber iparraldean Lindus, Girizu eta hiruren artean gordetzen duten bailara polita, larre eta basoz osatutako paisaia ederra, errekasto garbi batek zeharkatzen duena. Itzuli ederra egin daiteke bailara hau inguratu eta aipatutako beste bi mendi horiekin kateatuz, Orreagatik abiatuta. Badira historiaurreko hainbat aztarna bizkar horietan, baina seinalatu gabe daude (2006/10/15).

Irudiak

***

***

***

****

***

***

***

***

****

***

**

**

***

***

****

***