Skip to main content

El Mazo mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra | ©Enezubi (20071223)
Altuera
821 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Ambasaguas · Lanestosa · pto. Ubal
Lurraldea

Ambasaguasen zubia zeharkatuz Matienzoraino igo ginen kotxez. Hauzora isirstean, eskumaldean, zuhaitz bat erdian duen enparantza bat ikusiko dugu. Eguraldi ona dagoenez gero tontorra ondoan dauden antenak ikusgarriak dira. Mendirantz begira, etxe zuri bat dago 50 bat metrora. Harantz abiatuko gara, bere eskumako hormaren ondoan doan bidea jarraituko dugo errepide estu bateraino. Honi eskumalderantz jarraituko diogu landetxe baten kartela ikusi arte. Ondoan irekitzen den bidea jarraituz beste bide batera iritsiko gara. Hor hasten dira marra zuri-gorriak, ezkerraldera joan dehar dugu. Marrak adi jarraituz, ordu baten buruan, abeltegi handi batera iritsiko gara. Pixka bat aurrean ikusten den langa bateraino joango gara. Eskumaldetik zeharkatuko dugu eta bideari jarraitu baino ez diogu egin behar antenetaraino iristeko. Azkeneko antenaraino iristear gaudenean ur biltegitxo bat ikusiko dugu ezkerrean. Alde honetatik atzean utziko ditugu ur biltegitxoan margotuta dauden marra zuri-gorriak eta, hesia ezkerrerantz jarraituz, ataka batera iritsiko gara. Behin zeharkatuta marrak jarraituko ditugu tontorreraino. Ordu bat eta 40 minutu.

Mendialdea*
Ubal

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi