Lokiz mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra
Tontorra ©inaxio (20040403)
4147 klik
Altuera:1.115 m
Beste izenak: San Cosme
Zerrenda:EHMK
Mendialdea:Lokitz
Abiapuntuak:
  • Aramendia
  • Galdeano
  • Muneta
  • Barindano
Lurraldea:Nafarroa

Nafarroako mendilerrorik zabalenetakoa izanik ere, Lokiz eremu nahiko ezezaguna da mendizaleontzat. Gailur gehienak mendilerroaren kanpoko ertzeetan egoteak ere ez du gehiegi laguntzen mendialde honen bihotzeko txokoak ezagutzeko. Mendilerroak kareharrizko horma ikusgarriak amiltzen ditu hego eta ekialderantz. Iparraldean, berriz, erliebea hautsi eta hainbat sakan oihantsu jaisten dira Ameskoako lurretarantz.
San Kosme nahiko gailur itxia da eta basoak ia erabat eragozten du inguruko paisaiaz gozatzea. Nolanahi ere, harainoko bidea ederra da oso, batez ere harriak gainaldean hartzen dituen forma ikusgarriak direla eta. Gailurretik hurbil, San Kosme eta San Damianen baseliza zaharra aurkituko dugu, egun nahiko egoera kaskarrean dagoena.
Ohiko igoerak Artabia, Muneta, Galdeano eta Aramendiatik abiatzen dira, eta bide zaharrek hormetan zabaltzen diren harrate bakanak bilatzen dituzte.

Mendialdea*: Lokiz

Komentariorik ez..

Near targets

San Kosme eta San Damian eraikina (47 m.ra) · San Andres (hondakinak) eraikina (601 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 41·ra, 41 guztira