Illon mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Benasako arroilaren goiko aldea
Benasako arroilaren goiko aldea ©inaxio (2004-09-26)
2537 klik
Altuera:1.283 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Biotzari
  • Nabaskoze
Lurraldea:Nafarroa

Hainbat kilometrotan luzatzen den gandor luze batek osatzen du Illongo gaina, eta ez da erraza bidea ezagutu ezean tontorra atzematea, izan ere gandorraren gorabehera oso txikia da tontor gisa aukeratutako gunearen inguruan eta ezpelaz josia dago dena. Bidea bakarra da eta komeni da adi jarraitzea ezpel artean gatibatuta gelditu nahi ezean. San Quiricora lotzen duen lepotik abiatzen da eta basoan barrena doa, arrasto handirik gabe, harripilaz markatuta. Ez dago gandorrean ibiltzerik landaretza eta karaitzak osatutako labirinto estuan barrena.
Iparraldean Benasa errekak zulatutako arroila basatia dago eta merezi du bisita egitea, denbora izanez gero. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero, berriz, San Quirico bertan gelditzen da, mendebaldean.

Mendialdea*: Illon

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints