Kapildui mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra
Tontorra ©Enezubi (20210919)
3207 klik
Altuera:1.177 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Arluzea
  • Izartza
  • Azazeta mt
Lurraldea:Araba

Baso, karaitz, txillar, ipuru, larre eta abereek osatzen dute mendi honen ingurune bakartia eta ibilbide luzeak egiteko parada egokia eskaintzen du, gorabehera larregirik gabe, Arluzea aldetik esaterako, edota Okina aldetik. Gasteizko hegoaldean luzatzen duen mendi eremu zabaleko tontorrik garaiena da Kapilduirena eta horren ondorioz mendizale askoren arreta erakartzen du, baina horri zor dio tontorrean duen antena handia ere. Antenarekin batera, erpin geodesikoa eta buzoia. Ekialdean eta iparraldeko isurialdean, berriz, Ertzantzaren ariketa eremua hedatzen da, alanbre hesia eta sarrera galerazten duten letrero ugariz seinalatuta. Ingurune ederra da gainontzean, basatia eta ikusgarria.

Mendialdea*: Gasteiz mendiak

Komentarioak

    kapildura igotzeko okinatik bakarrik daukazue baina nik sasetatik igotzeko asmoa neukan.zeozer daukazue

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints