Altuera:1.416 m
Beste izenak:
Yoar
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
- Kanpezu
- Kodes santutegia
- Otiñano. (N.)
Araba eta Nafarroaren arteko mugan kokatuta dago mendi hau eta alde handia dago iparraldetik edo hegoaldetik ikusi. Iparraldean basoak eta aldapa leunak dira nagusi, hegoaldean, berriz, aldapa handiko harritzak eta berebiziko haitz mutur biluziak. Tontorrean antena instalazio bat dago eta bada bertaraino iristen den autoz igotzeko moduko pista. Igoerabide ikusgarriena Kodesko monastegian abiatzen dena da, oso xenda markatua. Zuhaizti bat pasa ondoren erlaitz zut batean gora abiatzen da bidea eta horixe da tarterik politena.
Mendialdea*:
Kodes
Kodesko bidea
Tito Pueyok Kanpezuko monastegia dio, baino Kodes santutegia Torralba del Rio herrian dago, Nafarroan, Aguliar de Codes ta Otiñano hartean, Santa Kurutze Kanpezu Araban dagoen bitartean, berak esaten duen bezela Antoñana ta gero.
El santuario de Codes al que se refiere Tito Pueyo se encuentra en Torralba del Rio (Navarra), entre Aguilar de Codes y Otiñano, mientras que Santa Cruz de Campezo está en Alava, despues de Antoñana
Ioar
Antzematen al dira Pirinioak Ioarretik neguko hego haizeko egun horietako batean? Eskerrik.
Pirinioak Ioartik
Egun argietan ikuspegi ikaragarriak daude mendi hauetatik, betiko tontorrak beste itxura bat azaltzen dute.Goiko argazkian Kostalera atzean azaltzen dira.