Izazpi

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 967 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.558750, Y.4773100
WGS84 43.106479 N, -2.279267 E.
Beste izenak Izaspi, Izazpe
Abiapuntuak Zumarraga.
Gertu AANTZETAKO GAÑA tumulua.
Lurraldeak Gipuzkoa.
Kategoriak EHMK.
images
Izazpi
Tontorra ©Jose
Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

*****

***

****

***

***

***

***

***

***

****

****

****

****

****

***

****

***

****

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

***

***

***

***

Lotutako orriak

Izazpi ala Izazpe?

Zorte handia dugu Urretxu-Zumarragan inguruan ditugun paraje, mendiak eta tontorrak izateaz, bai horixe! Horren ondorio garbia Beitia-Martxak urtero-urtero ibilbide berriak aldatzeko aukera izana da. Urretxuko mendia, zalantzarik gabe Irimo dugu, eta denok ezagutzen ditugun Zazpi Puntak paraje ezin ederrago dira. Zumarragari dagokionez, tontor edo gain aukera zabalagoa dago, Zumakortaburu, Samiño, Izazpi, Beloki eta Argixao… tontor aldea Zumarragako udal-barrutiaren barruan parte batean edo osorik dituzten gainak direlarik. Dena dela, zalantzarik gabe, hauengatik guztietatik gaina eta gurutzea Zumarragako udal barrutian ez baditu ere, Zumarragako mendia Izazpi dela esan dezakegu. Izazpi du honek izena… edo Izazpe beharko luke?

Irakurleak ez du agian jakingo, baina kontua da orain arte Euskaltzaindiak gure mendiari eman dion izen ofiziala, Euskal Herriko mendi nagusiei ematen diena, IZAZPE izan dela, Urretxu-Zumarraga eta Ezkio-Itsasoko biztanleontzako ezagun eta erabilia zaigun IZAZPI izan beharrean.

Baina zergatik Izazpe? Ezagutzen ez ditugun arrazoiengatik, Izazpi mendiak nolabait izen ofiziala "Izazpe" izena jaso izana Euskal Mendi Federazioak 1990ean argitaratutako Mendi Katalogoaren edizioan koka dezakegu. Geroztik aurrera, mendia Izazpe izenarekin mendi ezaguna bihurtu da, eta zalantzarik gabe, azkeneko bost-hamar urteotan Irternet-ek zabaldu du han-hemenka Izazpe bariante berri hau Euskal Herrian zehar.

Orain dela gutxi, Ostadar Mendi Taldeko eta Zintzo-Mintzo Taldeko kide batzuk mendiaren izenaz kezkaturik kontu hau aztertzea erabaki genuen… nola ote zen posible Azpeitiko herriko mapan (2007ko apirileko argitalpenean), IZAZPI azaldu izana, eta beheraxeago txikiz "Izazpeko gurutze zaharra" jartzea, Ezkio-Itsasoko mapan (2000ko azaroan argitaratutakoan) IZAZPI agertzen bazen?

Hori dela eta Jose Luis Ugarterengana jo genuen, berak osatu baitzuen 1998an Zintzo-Mintzok eskatutako Urretxu-Zumarragako toponimia lan-ikerketa mardula, Euskaltzaindiak "Onomasticon Vasconiae" bildumako 18. zenbakia jasoko zuena. "Urretxu eta Zumarragako toponimia" lan honetan, 334. orrialdean Izazpiri dagokionez, hauxe idatzi zuen Jose Luisek:

-1833. urteko beste agiri batean horrela azaltzen da: "/Argomal de Ysaspi, en el parage llamado Narrucoi/"

-1889. urteko beste agiri batean: "/Monte llamado Yzazpi/"

-1998. urtean Leturiondoko Bautista Alberdik //isáspí// ahoskatzen du.

Toponimia lanean aipatutako idatzizko daturik zaharrena 1833koa bazen, Jose Luisek toponimia-lana argitaratu eta gero, 1529. urteko "Amojonamiento de los términos de Velerayn entre Azpeitia e Çumarraga" izeneko dokumentuan honako esaldiak topatu zituen:

-(1529): "/el dho çerro llamado Yçaspi/"; "/en el termino llamado Yçaspi ydoya/"... (euskara zaharrean idoia-k baltsa edo putzua esan nahi du, eta zalantzarik gabe bi gurutzeen artean diren putzuen aipamena egiten du).

Datuokin, Euskaltzaindiko Patxi Galérekin jarri ginen harremanetan, Euskaltzaindiak mendiaren izena berraztertu zezan eskatuz, gure iritziz arrazoi nabariegiak eta argiegiak zirelako mendiari Izazpi izena emateko (azken 500 urtetan gure isurialdean mendiari beti-beti "Izazpi" izena (z-s grafien gorabehera) eman zaiolako).

2008ko apirilaren 10ean Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen bilera izan zen Altsasun eta, gai-zerrendan agertzen ez bazen ere, Izazpi edo Izazpe kontu hau aztertu zuten. Aztertu eta ebazpen berria eman ere bai. Egun horretatik aurrera Izazpi mendiari dagokion izen ofiziala IZAZPI da. Jose Luis Ugartek aurkeztutako proposamen batzuk ere aztertu ziren, eta bostetik bi ontzat eman zituzten: Aizelekua-ren partez AIZALEKU onartu zuten, baita Juanastegi-ren partez JOANAZTEGI kalearen izena onartu. Zumarragako Agiñaga auzoari izena Aginaga-ren partez AGIÑAGA ordea jartzea ez zuten onartu (kasu honetan Jose Luisek Urretxu-Zumarragako toponimia liburuan argitaratu zuen proposamena aurkeztu zuen).

Oraindik –artikulu hau idaztean- eguneratu gabe badago ere, Euskaltzaindiak webguneko sarrera ekain aldera eguneratuko duela esan digu; laster etorriko den Euskal Mendi Federazioko Mendien Katalogo berrian bestalde, zuzenketa egin eta mendiari dagokion izena ikustea espero dugu.

Lerro hauen bitartez Jose Luis Ugarteri gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu, berari esker zuzendu baita mendiak jaso behar zuen izena.

Eta hemendik aurrera lan handia geratzen zaigu Izazpik bere izena berreskura dezan... asko baitira Internet-en eta bestelako iturrietan Izazpe bezala agertzen diren agerpenak. Denbora kontua da, azkenik gure mendiak bere izena berreskuratu du-eta.

Josu Aztiria eta Jon Mikel Intsausti
Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea eta Ostadar Mendi Taldearen izenean

nolako mendia

niretzat mendi polita da herraz igotzekoa .bista oso politekin , joatea merezi duen mendi bat

Zumarragatik abiatuta.

Zumarragatik gora joanez Antioko baselizan bixita bat egitea gomendatzen dut. Zumarragatik joan eta etorria lasai asko 3 ordutan egiten da. Izaspi punta 3 herrien mugan dago, Zumarraga Ezkio eta Azpeiti eta eguraldi izanez gero itsasoa eta Pirineoak ikus daitezke, baita Aralar eta Aizkorriko mendikateen bista zoragarri bat ere.