Isterbegi

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1027 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.627060, Y.4767330
WGS84 43.046166 N, -1.441287 E.
Abiapuntuak Urkiaga, Urepele. (NB.)
Gertu EGURTZAKO ERREKA etxola hondoa, ESNEZELAIETA trikuharria.
Lurraldeak Iparraldea, Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Isterbegi
Isterbegi, hegoaldeko lepotik ©zuriain

Adi erraldoiaren itzalpean, mendi ahantzi samarra dugu Isterbegi. Bere apalatasunean ere, muino belartsu honek badu bere xarma. Gailurretik gozatuko ditugun paisaia ere arras ederra da. Mendi honen izenari dagokionez, M. Belaskok bere hiztegi topominikoan dio Isterbegi = Izterbegi "Etsai, arerio" adiera ez dela onargarria, eta "hegi" edo are "begi" hitzetatik askoz ere hurbilago ikusten du.

Irudiak

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

Lotutako orriak

Is

Isterbegiko lepotik Isterbegira 20 minutu. Isterbegitik Isterbegiko lepora 15 minutu. Isterbegiko lepotik Adira 55 minutu. Aditik Isterbegiko lepora 35 minutu. Isterbegiko lepoa Isterbegi eta Adi artean dagoena da. Urepeletik igota asfaltoa dago Nafarroa Garaiaren eta Beherearen mugaraino: 1 km gehiago pista onetik Isterbegiko leporaino. Goiko argazkian dagoena da Isterbegiko lepoa.
Jon

Xalbadorren txabola

Kaixo mendizaleok.
Mendi eder honetatik Urepel aldera dagoen lepora jeitsiz gero, pista bat (asfaltatua) topatzen da. Pareko gaina Patarramuño izenekoaren magalean dago Xalbadorren txabola, hesituta dagoen belardi handi batetan dotore kokatuta. Lepotik 10 minututara iristen da, belardira langa bat pasatuz sartu eta belarrezko pista bati jarraituz. Paraje zoragarria benetan.