Zabalegi mendia

inaxio·k

2022/11/28 - 21:39

Zabalegi tontorra ekialdetik
Zabalegi tontorra ekialdetik ©inaxio (20220822)
10 klik
Altuera:1.112 m
Mota:Mendia
Mendialdea:Aralar
Abiapuntuak:
  • Amezketa
  • Bedaio
  • Azkarate
Lurraldea:Gipuzkoa

Bazterrean oharkabean gelditzen den gain horietako bat da Zabalegirena, Malloetatik eta Arritzagako bidetik aparte xamar gelditzen baita, baina ingurune ederrean dago eta ikuspegi zabala eskaintzen du. Arritzaga aldeko bizkarra zakar xamarra da eta ekialdekoa, Artubi aldera lotzen duen lepora jaisten dena berriz, xamurragoa. Zabalegiko lepo honetatik pasatzen da Bedaio edo Azkarate aldetik Malloetara igotzeko bide nagusia (oso bide irristakorra tarte batzuetan), sarritan Balerdi haitza inguratzeko erabiltzen dena, Astunaldeko bidearen osagarri, eta bera da tontor honetara igotzeko aukera nabarmenena. 50m baino ez dira lepotik tontorrera. Tontorrean badu txartelontzia. Entretenigarri, xabalegiko lepoan arkue pare bat ikusiko duzue bide bazterrean, eta hegoaldeko hegian Ormatzako trikuharriak, 500 bat metrora.

Komentariorik ez..

Near targets

Zabalegi arkue (296 m.ra) · ORMATZA I trikuharria (449 m.ra) · ORMATZA II trikuharria (451 m.ra) · Artubi mendia (835 m.ra) · LARRONDO eremu tumularra (868 m.ra) · LARRONDO II tumulua (894 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints